gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko maiatzak 7, asteartea
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Ikerketa eta Dokumentazioa: Irratsaioak

Bildumak: Dokumentuak Euskadi lrratia eta Radio Euskadi euskal komunikabide publikoekin lankidetzan, Zumalakarregi Museoak, 1995 eta 1998 bitarte hiru irratsaio sail desberdinak plazaratu zituen, beti ere XIX. mendeko gaiekin zerikusia zutenak. Lehena urte bereko irailean hasi zen, Mertxe Ezeizak zuzendutako Ai ene! irratsaioan. Astean behin 20 minutuko programa eta gidoia Zumalakarregi Museoak prestatua. Eskema beti bera izan zen: Zumalakarregiren garaiko pertsonaia bat aukeratu eta elkarrizketa moduko gidoi bat prestatu, beti ere gutxieneko datu biografikoak eman eta haren ekarpen nagusia azpimarratuz. Pertsonaien hautaketa egiterakoan, gertaera beliko-politikoek, historia liburuetan nagusi izaten direnez, protagonismo gutxiago izan dute, arlo sozio-kulturari garrantzi handiago emanez: idazleak, bandoleroak, gerrilariak, bertsolariak, apaizak eta abar. Honek guztiak Zumalakarregiren garaiko Euskal Herriaren ikuspegi zabalago bat ematen digu. Gerrak eta arazo instituzionalak saihestu gabe, hobeto ulertzen dira mota guztietako jendea aipatuz.

1995eko iraila eta abendua bitartean honako pertsonaia hauek azaldu ziren:
1996ean Euskadi Irratiarekin lankidetzan egiten genituen irratsaioek jarraitu zuten. Mertxe Ezeiza Ai ene! saioa barnean, elkarrizketa moduan Zumalakarregiren garaikide euskaldunen biografiak aztertu ziren, historiaren zentzurik zabalenean: politiko eta militarrak, kazetari eta medikuak, fraile eta apaizak, arrantzale eta idazleak, musikari eta gerrilariak... Protagonistak izan dira.
1997an Euskadi Irratiarekin lankidetzan segitzeko hitzarmena izan zen, 1996an iragarri bezala, formula pixka bat aldatuz. Izan ere, Pareak bai! Izeneko pertsonaiak, pareka jarri dira, bata bestearen osagarri. Garaia eta pertsonaiak aukeratzeko kriterioa berdina izan zen, baina tratamendua bestelakoa. Honetan museoko bi langilek pertsonaia bana azaldu egiten zuten, biak alderatuz, eta bakoitzari bere musika tartea eskainiz. Hauexek izan ziren saioak:
PERTSONAIAK:
GAIA:
  • Itsas eta lehorreko lapurgintza
  • Medicina oficial y popular
  • Iraultzamugaz bi aldeetako nafarrengan
  • Fabulistas vascos
  • Ezkutuko gerra
  • Musikaren panorama XIX.ean
  • Frantziako Iraultza Iparraldean
  • Erlijioa eta Iraultza
  • Historiaren garrantzia
  • Dantzaren kontzeptua
  • Euskararen ikerkuntza
  • Ahozko tradizioa
  • Bi anaiak aurrez aurre
Honetaz gain tarte bat eskaini zitzaion Museoari Jon Aizpuruak eta Mari Karmen Odriozolak gidatzen zuten Salako leihoa programan. Elkarrizketa moduko saioa izaten zen, musika eta aurrez grabatu eta girotutako hitz testualak tartekatzen zituena. Protagonista pertsonai bat edo gertaera bat izan zitekeen.
Tratatutako gaiak:
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net