10. Faszikulua
 

 

 


 

1782an Azkoitian jaioa, Abandon hil zen 1854ean. Oso gaztea zela, umerzurtz geratu eta Markinan bizi zen osabarekin, Juan Antonio Mogel apaiz idazlearekin, bizitzera joan zen. Osabak euskaraz, gazteleraz eta latinez irakurtzen eta idazten irakatsi zion. 22 urte zituela, latinetik euskarara itzulitako Esoporen fabulak Ipui onac lanean argitaratu zituen, 1899an Bilboko Euskal-zalen eta 1912an Euskal-Esnalean berrargitaratuz.

Euskarazko lehen fabula-liburua da hau. Garai hartan latinetik itzultzea ez zen lan makala, euskara arauturik ez zegoenez, euskalki desberdinen artean erabakitzea zaila baitzen. Bertsoak ere idatzi zituen. Euskara literarioaren eredua osabarengandik hartu zuen: garbia, kultoa baina ulerterreza, ume eta baserritarrentzat idazten zuen eta. Fabulaz gain, iruzkin konprometituak idazten zituen, jauntxo eta baserritarren harremanak azpimarratuz, zintzotasuna eta mantsotasuna eskatuz.

Ez dugu ahaztu behar garai hartako baserritar gehienak behartsuak zirela eta krisi ekonomiko eta soziala ikaragarria zela, azkenean matxinadak eta gudak piztuz.
Luis Villasantek Euskal Literaturaren Historia n honako hau zioen: Vizentak liburu bikaina utzi digu zenbait kontzeptuengatik. Lehenik, emakume batek idatzi zuelako, kasu bakarra euskal literatura zaharrean. Azpimarratzekoa da, egileak 22 urte besterik ez zituela eleberria argitaratu zuenean, 1804ean, bere osaba apaiza hil zen urte berean.

Bizenta Antonia Mogel

Garai hartan ez zegoen ondo ikusia emakumeek idaztea eta zenbait kasutan gizonen izengoitia erabiltzen zuten, Fernán Caballerok (Cecilar Bohr de Faber), adibidez. Rosa Gudmundsdóttir, Islandiako idazleak, bere bizimodu tristea kantatzen zuen bertsotan, baina bere sexu eta egoerari zegokion bezala, neskamea izaten jarraitu zuen. Adibiderik ezagunena Mary Shelley da, "Frankenstein" idatzi zuena. Gutxik dakite emakume batek idatzitako eleberria denik.

Charlotte Brontek "Jane Eyre", eleberria argitaratu zuen idazleak, izen handiko poeta bati bere poemak bidali zizkion, bere iritzia jakin asmoz. Gizonak erantzun zion gaitasuna zuela baina emakume batek ez zuela zertan idatzi beharrik eta are gutxiago argitaratu. Vizentak idazlea izateagatik bere ausardia onartzen zuen eta bazekien irakurle askok galdetuko ziotela bere buruari zergatik ez zituen emakumeen lanak egiten, josi, adibidez. Kultur maila altuko famili batekoa izanik, bere osabak latina irakatsi eta idazten animatu zuen.

 

Museo Zumalakarregi Museoa © MUSEO ZUMALAKARREGI MUSEOA
Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa
itzuli
Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa
Gipuzkoako Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa