gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko maiatzak 19, igandea
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Dokumentzio zentroa: Burututako ekintzak

Michael Kasperren omenez

2005

Zumalakarregi Museoak arestian joan zaigun Michael Kasper ikerlari eta lagunaren omenaldi modura, bere webgunean 1991.ean berak landutako artikulu bat zabaltzea erabaki du.

Kasper gure artera heldu zenean Museoak eskaintzen zuen ikerketarako laguntza merezimendu osoz jaso zuen eta sei hilabeteren buruan orain webgunean kokatu dugun lana "Gerrila Gipuzkoan (1808 - 1835)" aurkeztu zigun. Ikerketa burutzen zuen bitartean harreman estuak izan genituenez, bere jakinmin ase ezina, bere historiarekiko gogo bizia eta engaiamendua ezagutzeko aukera izan genuen.


Lehenengo Karlistadako euskal gerrilari buruzko bere tesia prestatzen ari zen Koloniako unibertsitatean eta guretzat egindako lana bere helburua betetzeko zubi bat bihurtu zen. Lan benetan interesgarria burutu zuen eta gure aldizkariaren bigarren alean "Azterketa Historikoak II" argitaratu genuen. Egun, gure aldetik omenaldirik onena bere lanaren zabalkundea dena pentsatuz, webgunean pdf modura kokatzea erabaki dugu.

Euskal Herria biziki maite zuen eta gure arazoez kezkatua zegoen, baina bere baikortasuna kutsatzen zuenetakoa zen eta beti irtenbideak aurrikusteko gai. Alemania eta Euskal Herriaren arteko harremanak sakontzea izan zen bere helburua. Horregatik idatzi zuen "Baskische Geschichte", Euskal Herriaren historia alemanez, 1997.ean argitaratua. Ordurako Gernikan bizi zen eta bertako kultur erakundeetan buru belarri lanean murgilduta zebilen. Honela jarraitu du gaitzak gure artetik eraman duen arte.

Zumalakarregi Museoko langile guztien izenean, ez adiorik Mikel!
 Itzuli
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net