gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko azaroak 23, larunbata
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Kalitatea: Konpromisoa Kalitate Turistikoaren Ziurtagiria

Orri berrian irekiko da Kalitatezko Turismoaren aldeko Konpromisoa Espainiako Turismo Estatu Idazkaritzaren ekimena da, eta Euskadin Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak sustatzen, garatzen eta kudeatzen du Euskaliten bidez.

Euskalitek ildo bat garatu du, bere Ekintzarako Laguntza Programaren barruan, azpisektore turistikoetako enpresei laguntzeko, bikaintasunaren bidetik, kudeaketa hobetuz.

Goierriko eskualdeko eragile turistikoek, besteak beste, hotelak, nekazalturismoak, landetxeak, aterpetxeak, jatetxeak, sagardotegiak, museoak, interpretazio guneak, turismo bulegoak eta turismoaren sektoreko zerbitzu enpresek, Estatuko programa pilotu baten barruan parte hartu dute, eta EAEn Goierriko eskualdetik ekin zaio.

Zumalakarregi Museoak Goiturreko (eskualde garapenerako agentzia) gainontzeko kideekin batera parte hartu zuen 2006an emandako ikastaroetan, Kalitateko Turismoaren aldeko Konpromisoa lortu nahian. Konpromiso hau hiru ataletan banatuta dago eta agente bakoitzak aukeratzen du zentroak garatzen duen aktibitatearen araberan:
  • Museo eta interpretazio zentroak.
  • Turismo bulegoak.
  • Gia turistikoak.
Kalitatezko Turismoaren aldeko Konpromisoaren ziurtagiriak honako :
  • Enpresa turistikoen barne-kudeaketa ziurtatzea.
  • Kontrolak ezartzea, bezeroen gogobetetasuna bermatzeko.
  • Instalazioen segurtasuna eta konforta bermatzea.
Hasieratik Zumalakarregi museoak hiru atalak aukeratu zituen garatzen duen lana denekin lotua dagoelako. Urte osoan kudeaketa diagnostikoa egin ondoren, Manual de Buenas Prácticas burutu genuen.

Publikoaren harrera, lan prozesuak berregin ditugu eta publikoaekiko kalitate gaietan hobetu dugu. Lan honen emaitzaren ondorioz, Euskalit-ek egindago auditoria gainditu dugu.

2007ko otsailaren 21an bukatu zen fase hau Beasaingo Igartza Jauregian Museoari dagozkion Kalitatezko Turismoaren aldeko Konpromisoko hiru ziurtagiriak jasoz. Hemendik aurrera Museoak jarraituko du kalitate gaian lanean. Oraintxe bertan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zerbitzu karta egiten ari gara eta jarraian EFQM kudeaketa ereduarekin jarraituko dugu
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net