Gipuzkoako Foru Aldundiak hobekuntza administratiboa du lehentasunetariko bat, bai administrazio arin, eraginkor eta eragilea lortzeko eta bai administrazio gardena eta lankide zalea bermatzeko, betiere Gipuzkoak dituen beharretara eta bertako gizartearen zerbitzura jarria.
Asmo horrekin zerbitzuen kartak aurkezten dira. Zerbitzuen kartak aurkezten dira. Zerbitzuen kartak tresna baliagarriak dira eskatu daitezkeen prestazioak herritarrek errazago ezagutzeko eta Aldundiko arlo bakoitzak bere zerbitzuen kalitatea hobetzearren hartu dituen konpromisoen berri emateko.
Zumalakarregi Museoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da, eta oro har jendeari eta bereziki adituei Euskal Herriko XIX. mendea gerturatzea du helburu, garai horrek gizarte, kultura, ekonomia eta politikari lotutako aldaketa handiak izan baitzituen eta, gainera, hasiera eman zion mundu garaikideari
Horretarako, edukiak eta bildumak gorde, ikertu eta handitzeaz gain, bidai dinamiko bat proposatzen du egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko funtsezko den garai horretan zehar, arautu gabeko hezkuntza baliabideak bultzatuz.
Zumalakarregi Museoko jarduera nagusienak hauek dira:
2009ko Zerbitzu karta jeitsi. (M1)
2008-2009ko Zerbitzu Kartaren emaitzak. (64K)