gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko maiatzak 19, igandea
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Bildumak: Tastet fondoaren deskribapena

Bilbotar jatorriko Fermin Tastet ingeles bankariaren artxiboa izandako agiri bilduma.(1793-1863).

Gil Novalesek dioenez, Fermin Tastet (1793-1863) Bilbon jaio eta britainiar hiritartasuna hartu zuen. 1820 baino lehen Londresko errusiar enbaxadaren bankaria zen. Haren etxean hartu zuen ostatu Juan Antonio Yandiola, eta hantxe biltzen ziren erbesteko beste liberal batzuk ere, hala nola Mendizabal edo Francisco Xavier Mina, zeinaren mexikar abentura (independentziaren aldekoa) diruz lagundu baitzuen. Hirurte Liberalean (1820-1823) garrantzi handiko inbertsioan egin zituen, Cádizeko erresistentzia finantzatzen lagunduz, adibidez. 30eko lehen urteetan portugaldar liberala ere finantzatu zituen. Hala eta guztiz ere, Lehen Karlistada karlistekin jarri zen harremanetan. Gerora Texasen aldeko independentzian edo uruguaiar gerra zibilean ere inbertitu zuen.

1. karpeta:
  • 7 inprimaki:

    1. "NOTE. Créance de Tastet contre Sa Majesté le Roi, L'Auguste Mari de Sa Majesté La Reine Isabelle II d'Espagne. 1863" (23 pp.).

    2. "Calcul des Avantages que présent aux capitalistes, aux spéculateurs, et Spécialement aux détenteurs de la Dette Active Espagnole, les Certificats de la Premiére Série de L'mprunt D'ASSURANCE DE DON CARLOS." (1h.).

    3. "Copia por duplicada de la Carta del Sr. De Franchessin à S.E. el Ministro de Hacienda y aprobada por Dn. Fermin de Tastet. París 14 de marzo 1837" (12 hojas.).

    4. "Manifiesto sobre el Derecho de Suceder en el Trono de España" (4 pp.).

    5. "Loan for H.M. Charles V. Authorized by Decree of the 6 of February, 1836. Scrip-Obligation for the Delivery of FIVE CERTIFICATES. Amounting to a Capital of, Florins 12.000; or 1.000 Sterling...."

    6. "SPANISH FIVE PER CENT Perpetual Annuities payable in Madrid..." (Acción).

    7. "Emprunt national d'Espagne de Six Millions de Piastres Fortes... 1830." (Acción).

  • 22 agiri: . Don Karlosen aldeko enprestitoen ingurukoak (1836-1839). Ordainagiriak, Mr. Ouvrard, Sammuel Roberts, Erro, eta abarrekiko korrespondentzia. Nabarmena: "Exposé des motifs du voyage de Durango et de ce qui s'y est passé." Paris, 1839-VIII-4. 24 orrialdeko eskuizkribua. Fermin Tastetek eta Mr. Franchessinek 1839ko udaberrian Durangoko Gorte karlistara egindako bidaiari buruzko txostena da. Honako hauek ditu aztergai: finantzak, nazioarteko politika (Aliantza Laukoitza, batez ere britainiarren jarrera karlistadaren eta merkatal itunaren aurrean), herrialdearen egoera (ekonomikoa, politikoa eta militarra, tropa karlista zein liberalen banaketa xehe xehe emanda), gortearen ekintzak Durangon, herritarren egoera animikoa ( "Les habitants ne se regardent pas comme espagnols castillans, mais comme Biscayens [orijinalean azpimarratua], comme hommes decidés à defendre leur territoire et leurs droits..") eta Marotoren fideltasunaren eta Lizarrako fusilamenduen inguruko iritzia.

  • 1844an Espainiaren zorraren finantza txostena. Eskuizkribua, 4 orl.

  • J.A. Mendizabalen eta Tasteten arteko korrespondentzia, finantzak eta haien arteko zor bat aipagai dituena. 5 gutun eta txosten bat (1844-1850).

  • Mailegu baten ordainketa ziurtagiria On Luis Steiger eta Tastet, Fermin Tasteten oinordekoari, Parisen, Argentinaren Kontsulatuordetzan, 1868-XI-6an datatua.


  • 2 karpeta:

  • "Daños y perjuicios causados por el ejército inglés desde su llegada a principios de Julio de 1813 hasta 20-II-1814". Altza. Baserriz baserriko gastuen zerrenda (garia, baba, artoa, sagarra, batata, abel bazka eta egurra). Altzako baserrien 170 toponimo baino gehiago. (esk.; 7 orl.; fol.).

  • Berdin Hernani hirian. Baserrien ordez jabeen izenak agertzen dira (250 bat). Hernani, 1814-I-10. (esk.; 6 orl.; fol.).

  • Ricardo Berminghamek aurkeztutako gastuen zerrenda, Donostiako gaztelu azpian kokatutako bere etxea, bertan 1813ko urritik 1814ko ekaina bitarte ostatu hartutako tropa britainiarrek egindako kalteak konpondu eta bizitzeko moduan jartzearren. (esk.; 4 orl.; fol.).

  • 1823an izandako Ogasun Ministro liberal Juan Antonio Yandiolaren 9 gutun, Sevillan hasi (1823-V-6), Cádiz barne (1823-VI-26/1823-VIII-6), eta Gibraltarretik (11823-XI-2), Fermin Tasteti zuzenduak, erbesteko hainbat lagun (Toreno) gomendatuz, finantza instrukzioak aginduz eta egoeraren berri (Angulemaren tropen aurrerapenak) emanez.

  • Ramón Llanoren gutuna, Cádiz 1823-IX-1. Finantzen ingurukoa.

  • Kontabilitate txostena (1822-1823) Juan Antonio Yandiolaren eta Fermin Tasteten artean. (esk.;3 orl., ez osorik).

  • Fermin Tasteten y M. Michelen arteko korrespondentziaren kopia bilduma, Carlos IV-i 1806an egindako mailegu baten erreklamazioa zela eta. Bien arteko 11 gutun 1815 eta 1829 artean. (esk.; 16 orl.; fol.).

  • Hiru itsasontzi espainiarren harrapaketari buruzko txostena. 1824-IX-30. (esk.; 4 orl.; fol.).

  • Ituna Ofaliako kondearekin britainiar eta espainiar erreklamazioen inguruan. 1828-X-30. (esk.; orl. 1; fol.).

  • Donostian kokatutako Antoine Tasteten merkatal konpainiaren erreklamazioen inguruko 9 agiri, Napoleonen tropek "Wilkinson" itsasontziaren merkatal gaiak bahitu dituztela eta. Txostenak, Richard Hanon, Ministere des Affaires Etrangers, Walinski Kondea, Mr. Brenier-ekiko korrespondentzia. 1844-1863 artean. (esk.; 24 orl.; fol.).

  • 4 agiri, Frantziari erreklamazioak egiteko Austria, Britainia Handia, Prusia eta Errusiaren hitzarmenen inguruan (1818, 1822, 1854).:

    • 1818ko hitzarmena (esk.; 14 orl.; demi-fol.).
    • 1822ko hitzarmena (esk.; 7 orl.; fol.).
    • 1854 (esk.; orl. 1.; fol.).

  • Sailkatu gabeko 2 agiri: esk. Madril 1855-IV-27. Eta esk. u.g.
  • Espainiar kredituen interesen kalkulua 1864an. (esk.; 2 orl.; fol.).

  • 3 karpeta:

  • V. Bertran de Lis-en 25 libera esterlinen ordainagiria Fermin Tasteten alde. Londres 1822-IX-8.

  • Hainbat agente merkantilen korrespondentzia Fermin Tastetekin:

    • D. Miguel de Portugalen laguntzaren gainean (esk.; 2 orl.; fol.) 1832.
    • Affaire Michel. Paris 11-VI-1833 (man.; 2 pp.; fol.).
    • Texasen independentzia. Londres 1839-XI-19. (esk.; 4 orl.).
    • J. Alvarez. Madrid, 1-VIII-1849. (man.;1 p.).
    • Enprestitoa Uruguayko gobernuari . Paris 1853-VIII-5. (esk. 4 orl.).
    • Canal du Midi. Bruselas 21-XII-1853. (man.; 2 pp.).
    • Mallorca Albufera de Alcudia. Madril, 1860-II-12. (esk. 4 orl.).

  • Ingalaterran sartzeko Fermin Tasteten pasaportea. Paris, 1856-II-24.

  • Fermin Tasteten testamentua Louis de Steiger Tasteten alde. Paris, 1863-XII.

  • Aurrekoaren eskuzko kopia eta itzulpena frantsesera (jatorrizko ingelesez.).

  • Fermin Tasteten jaiotza agiriaren notario aurreko kopia. Londres, 1863- XII.

  • 25 agiri Antoine Cholleten (1785-1866) eta Fermín Tasteti zizkion zorren ingurukoak. Ordainagiriak, korrespondentzia (21 gutun 1854-1860), txostenak.

  • J. De Mesa y Corderok Luis de Steiger-i bidalitako 2 gutun, Madrid, 1866, finantzen inguruan..

  • 4 agiri sailkaezin. Datarik gabe. Bat alemanez
Sekulako bilduma, XIX. mendeko lehen erdialdeko bilakaera politikoak finantzen aldetik ezagutzeko oso egokia, Zumalakarregi Museoak interesatuen eskura jartzen duena.



 Itzuli


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net