gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko maiatzak 17, ostirala
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Dokumentazio zentroa: Historikoa

Grabatua mundu digitalean

Grabatua mundu digitalean Zumalakarregi Museoak "Grabatua mundu digitalean: Esperientziak eta proiektuak zabalkuntzaren aurrean" jardunaldiak antolatu zituen, 2002ko urriaren 15 eta 16ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Bilduma ikonografikoen egoera aztertu genuen, Estatu mailan, Kataluinan, Nafarroan eta Euskal Komunitate Autonomoan, ingurune bakoitzeko eredu esanguratsuak diren erakundeetako ordezkarien bitartez. Jarraian hitzaldien laburpen bat eskaintzen dugu. Hitzaldiak bilduz Zumalakarregi Museoaren Azterketa Historikoak bildumaren seigarren alea argitaratu zen.

Las colecciones públicas de dibujos y grabados en España, una visión panorámica.


Elena SANTIAGO PÁEZ.
Biblioteca Nacionaleko Marrazki eta Grabatuen Zerbitzuko burua. "Guía de las colecciones Públicas de Dibujos y Grabados en España" argitalpenaren arduraduna.

Elena SANTIAGO PÁEZ 1993az geroztik Guía de las colecciones públicas de dibujos y grabados en España argitalpenean dihardu. Biblioteca Nacionalek 1997.ean argitaratu zuen lehen aldiz eta egun internet bitartez konsultagarri jarri dute. Bertan ikertzaileen eskura dauden 354 bilduma agertzen dira, 192 marrazkienak eta161 grabatuenak. Bilduma hauek jasotzen dituzten lanen kopuruak eta fondo motak oso desberdinak izan arren, Espainian dauden gehienak kokatzen saiatu dira, bakoitzari buruzko informazioa eskainiz, halanola, sartzeko modua, bildumen kopuruak, lanen gaiak, egileen zerrendak, lan garrantzitsuenak, katalogoak eta bibliografia. Informazioa osatzeko gida zehatzagoak egin beharko dira, gaien arabera edota erkidego, probintzi eta hiri mailakoak. Guía honetan jasotako datuen arabera ikus daiteke Espainian dagoen paper gaineko ikonografia bildumen eskasia, egun dauden bilduma publikoen gehitu beharra edota berrien zabaldu beharra. Honela, batetik ikerketarako hain interesgarria den materiale mota hau galtzea edo sakabanatzea ekidingo litzateke eta, bestetik, bilduma publiko eta pribatu berrien sorrera sustatu.

El grabado catalán en los siglos XVIII y XIX.


Francesc FONTBONA
Biblioteca de Catalunyako Unitat Gráfica saileko zuzendaria.

Francesc FONTBONA Arreta xilografian (egurrez egindako grabatuetan)jarriz, Kataluniako eskola aztertzen du, XVIII. mendekoaren garapenetik hasi eta XIX. mendekoa sakonago landuz. Bere ustez XIX. mendeko grabatzaileak artistak baino, beraienak ez diren irudien zerbitzura dauden artisauak izango lirateke. Xilografiaren teknikak XIX. mendean izandako garapena deskribatu ostean, egurrean egindako grabatuen berebiziko hobekuntza xilografia egileek fotograbatuarekin zuten, alperrikako, lehiak bultzatua izan zena egiaztatzen du. Fotograbatuak xilografiaren desagerpena ekarriko du tresna erabilgarri eta praktiko modura, eta helburu artistikoarekin erabiltzen hasiko da. .

Digitalización de bibliografía ilustrada en la Fundación Sancho el Sabio.


Jesús Manuel ZUBIAGA
Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioaren digitalizazioaren arduraduna.

Jesús Manuel ZUBIAGA / Mikel Alberdi Sancho el Sabio Fundazioan 1993.ean hasitako digitalizazio prozesuaren ikuspegi orokorra. Prozesuaren zati bakoitzaren laburpena. Digitalizatutako dokumentazioaren tipologia, irudiak dituzten liburuei arreta berezia eskainiz. Arazo teknikoak eta erabakitako konponbideak, formatoen bilakaera, euskarrien aldaketak, eguneratzeak, elkarlan akordioak. Sancho el Sabio Fundazioko digitalizazioen zabalkunde eta kontsultak. Hasierako ikuspuntua, egungo egoera eta etorkizuneko bilakaera. Laburbilduz, euskal kultura gaitzat hartzen duen dokumentazioa biltzen duen zentru batek digitalizazioaren inguruan hamar urteetan burututako proiektuen azterketa.

La cartografía histórica de Andalucía: una colección micrográfica/digital de mapas, planos y dibujos


Joaquín CORTÉS
Instituto de Cartografía de Andalucía erakundeko digitalizazioaren arduraduna.

Joaquín Cortés / Mikel Alberdi Herri-lan eta Garraioetako Kontseilaritzak 1987.ean Andaluziako kartografiaren inguruko zenbait proiektu hasi zituen. 1:10.000 eskalako Andaluziako mapa bat egin, Erkidego Autonomoko kartografia zaharraren kokalekua zehaztu eta toponimiaren inguruko ahalik eta informazio gehien jaso. Helburua, lurralde antolaketa kudeatzen duten administrazio desberdinentzako erabakiak hartzeko baliabide bat eskaintzea litzateke. Mapa eta planu zaharren kopuruak (132.000), beraien mikrofilmenak (180.000) eta beraiengandik lortutako informazioaren kopuruak, informatikaren erabilera ezinbesteko bihurtu zuen. Datu base sistema bat garatu da, mikrofilmak (120.000), diapositibak (1.000) eta zenbait jatorrizko mapa digitalizatu dira Fitxeroen kodifikazio sistema sortu da. Honek datu basearen kudeatzailearekin eta erreproduzitu den dokumentuarekin lotura bermatzen du. Aplikazio informatiko zehatzak garatu dira raster irudiak ikus ahal izateko baita edizio digitaletarako, antzinako produktu kartografikoak zein modernoak hedatzeko aukera emanez.

Las colecciones de grabados en Navarra. Estado de la cuestión.


Juan José MARTINENA RUIZ
Nafarroako Artxibo Orokorreko zuzendaria. "Catálogo de la sección de cartografía e iconografía del Archivo General de Navarra" lanaren egilea.

Juan José MARTINENA RUIZ Moeta honetako materialez osatutako fondoak dituzten Foru Erkidegoaren museo, liburutegi eta artxibo desberdinak aipatzen dira hitzaldian. Bilduma pribatu, antikuario eta liburu saltzaileak ere kontutan izanik. Nafarroako Artxiboko digitalizazio asmo eta eskurapen irizpideei buruzko iritziekin amaituz.




Balance sobre el estado actual de las colecciones de estampas en el País Vasco.


Mikel ALBERDI.
Zumalakarregi Museoko Dokumentazio Zerbitzuaren arduraduna.

Mikel Alberdi Euskal Herriko grabatu bildumen garrantzia aztertzeko 1990 urte inguruan jasotako zenbait datu eta aurten egindako inkesta alderatu ditugu. Azken 25 urteetan argitaratutako grabatuen katalogoei buruzko gainbegirada. Zenbait dokumentazio zentruetan materiale mota honen digitalizazio prozesuak lehenengo pausuak ematen ari direnez zenbait proposamen aurkezten dira. Bereziki, liburutegi, artxibo eta museoen arteko koordinaketaren beharra, ahaleginen bikoizketa ekidite arren eta kontsulta librea izango lukeen irudi banku baten sorrera suspertzea.

Visiones de un tiempo en transformación: el grabado informativo y su importancia cultural en la mentalidad social del siglo XIX.


Bernardo RIEGO
Extremadurako Unibertsitateko irakaslea.

XIX. mende ia osoan grabatuak, kultur garrantzi handia izan arren, bere garaiko kultur irudia osatuz, gaur egun artelan seriatu gisa balioztatzen da gehiago garai hartan komunikabide sistema gisa lortu zuen eraginkortasuna baino. Hitzaldi honek hemeretzigarren mendeko grabatu informatzailearen kultur esanahiaren alderdi nagusietako bat aldarrikatu nahi du, hau da, komunikazio lenguaia grafikoa sortzen jakin zuela, bere garaiko balioetara zeharo egokitua, eta, era berean, informazio sintaxia egituratu zuen, garaiko irakurle/ikusleen irudietan, argazkigintza bezalako ondorengo teknologietara igaroz. Hitzaldiak, beraz, grabatua giza-informazio gertakari gisa aztertzen du, bere hedapenean kultur garrantzi izugarria izango zuen, hemeretzigarren mendeko bereizgarriaren "enpresa kazetaritza" izenekoari lotuz .

Una sociedad de la información para todos: Los programas de digitalización de contenido cultural en la administración pública.


Rosario LÓPEZ de PRADO
Filmoteca Españolako Dokumentazio Zerbitzu burua.

Rosario LÓPEZ de PRADO Europar Kontseiluak kultur izaerako eduki digitalen sorkuntza suspertzen du europar ondarearen presentzia nazioarteko sareetan areagotzeko, zenbait hitzarmenek erakusten duten bezala. Espainian, politika hau ezartzearen arduradunak Zientzia eta Teknologia Ministeritza, -teknika alderdietaz arduratzen dena- Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministeritza eta eduki horietaz arduratzen diren Elkarte Autonomoak dira.

Administrazio Zentralari dagokionez arlo guztietan zenbait egitasmo burutzen ari dira, nahiz eta bakoitza ikuspegi eta garrantzi desberdinarekin. Hauen artean, aipatzekoak dira Biblioteca Nacional-eko, Estatu mailako Artxiboetako, Archivo Histórico Nacional-eko, Instituto de Patrimonio Histórico-ko digitalizazio programak, DOMUS proiektua, Centro de Documentación Teatral-eko aldizkarien digitalizazioa edo Filmoteca Española.-ko Artxibo grafikoaren digitalizazio programa. Nazioarteko izaera duten digitalizazio programa garrantzitzuen maila berean daude, hala nola, SEPIA, ADMYTE edo CHAMPOLLION, dena den, badira beste egitasmo batzuk, ez hain nabarmenak, baina bai garrantzitsuak. Etapa desberdinetan eremu honetaz arduratzen ari dira, kulturara jotzeko bide nagusia bihurtuz: liburutegi espezializatuak, artxibo pribatuak, neurri txikiko museoak, eta abar. Batzuk zein besteak kultur dimentsio berri bati forma ematen ari dira, askoz ere didaktikoagoa, seguruagoa eta denon eskura egongo dena .

Experiencias y perspectivas en la difusión on-line de los fondos y colecciones propias.


Francisco Javier LOPEZ LANDATXE.
Koldo Mitxelena Kulturuneko Zuzendaria.

Francisco Javier LOPEZ LANDATXE KOLDO MITXELENA Kulturunetik digitalizazioarekiko jarrera aldatzen joan da. Lehen fase batean digitalizazioa tresna baliagarri gisa aurkitzen dugu, hau da, gure lanetarako baliagarri zaiguna eta esperimentazio gisa gauzak egiteko balio diguna, teoriarik gabe (Atzo Atzokoa, foiletoen digitalizazioa eta Ikusle, grabatuen digitalizazioa). Bigarren fase batean nahasmena izan zen nagusi, digitalizazioak egiterakoan bikoizketak eginez, honek dakarren kaosarekin. Gaur egun, aitzitik gauzak argiago ikusten ditugu, ziurtasunak ditugu. Lanean jarraitzea ahalbidetzen diguten ziurtasun hauen artean interes guneetan oinarritutako proiektuen sorkuntza dago. Hasiera batean agerikoak ez diren proiektu hauek gure erabiltzaile potentzialentzat erakargarriak izan behar dute eta ulerkuntza erraztu behar dute publikoaren artean. Baliozkoak, paradigmatikoak ere diren ziurtasun hauen artean lankidetzaren beharra ere badago, erakundeen arteko elkargunea, ez duena zertan artxibo edo liburutegiena soilik izan beharrik, fondoak edo eskubidez edukiak dituztenenak ere bai. Eduki hauek informazio gizarteak eskatzen eta behar dituen eduki egitura sortzeko baliagarri dira edo izan behar dute.
 Itzuli
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net