gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko maiatzak 17, ostirala
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Dokumentazio zentroa: Historikoa

Baztertuak Euskal Herrian (XVIII-XIX mendeak)

2000
Baztertuak Euskal Herrian (XVIII-XIX mendeak) Zumalakarregi Museoak "Baztertuak Euskal Herrian (XVIII-XIX. mendeak)" Jardunaldiak antolatu zituen, 2000ko maiatzaren 4, 5 eta 6ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Paloma Miranda Museoaren aholkulari zenaren omenez. Gaiaren hautaketa ere Palomaren kezka historikoei lotuta dago, gizarteak bazter utzitako gizataldeen historia maiz jorratu baitzuen. Bestalde, jardunaldi hauetarako bildutako historialariak, gaiotan adituak izateaz gain, gehienak Palomarekin lankidetzan ibilitakoak dira. Jardunaldietako hitzaldiak bilduz Azterketa Historikoak bildumaren bosgarren alea argitaratu zen.


  • Lehen egunean Idoia Estornés historialariak Paloma Miranda zenaren omenezko hitzaldia eskaini zuen eta Lola Valverde unibertsitate irakasleak haur abandonatuen arazoa azaldu zuen.

  • Bigarren egunean, aldiz, Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoko ikerketa sailaren arduradunak bandolerismoari buruz mintzatu zen. Bestalde, doktoradutza tesia aurkeztu berria duen Pedro Oliver historialariak kartzelen gaia jorratu zuen.

  • Euskal Herriko baztertuei buruzko jardunaldiei amaiera emanez, Iñaki Reguera, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak sexu jarreren kontrolari buruz hitz egin zuen eta EHUko irakaslea den Juan Graciak txiroen bizimoduari buruzko hitzaldia eskaini zuen.
 Itzuli
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net