Zumalakarregi Museoak "Baztertuak Euskal Herrian (XVIII-XIX. mendeak)" Jardunaldiak antolatu zituen, 2000ko maiatzaren 4, 5 eta 6ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Paloma Miranda Museoaren aholkulari zenaren omenez. Gaiaren hautaketa ere Palomaren kezka historikoei lotuta dago, gizarteak bazter utzitako gizataldeen historia maiz jorratu baitzuen. Bestalde, jardunaldi hauetarako bildutako historialariak, gaiotan adituak izateaz gain, gehienak Palomarekin lankidetzan ibilitakoak dira. Jardunaldietako hitzaldiak bilduz Azterketa Historikoak bildumaren bosgarren alea argitaratu zen.