gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko abenduak 26, osteguna
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Hezkuntza Zerbitzua 2009-10: Zerbitzu eta ekintza didaktikoak 2009-10

Gerra eta bakea

Lehen Guda Karlistan oinarrituz, gatazkaren adibide gisa indarkeriaren sustrai, modu eta ondorioei buruz gogoeta egiteko proposamena,. Gaurkotasun osoa duen hausnarketarako ibilbidea, gatazken ebazpenerako bake prozesuak ulertzen laguntzen duena.

Publikoa:
DBH, Batxilerqoa eta Helduen Hezkuntza.
Taldeak:
Gehienez 30 pertsona.
Iraupena:
Ordu 1:30'.
Prezioa:
2 € pertsonako.

Materiala:

Museoak irakasleei zuzendutako gidaliburuak eta ikasle bakoitzari gida didaktikoa ematen die museoko bisitan eta ondoren lan egiteko. Axota edo arkatza ikasleek ekarri behar dute.

Helburuak:

  • Kontzientzia publikoa kitzikatzeko bake dinamika bat aurkeztea.
  • Zentzu kritikoa sustatzea.
  • Bakea eta bortizkeria hitzen esanahia alde guztietatik, alderdikeriarik gabe eta bere osotasunean begiratuta benetan barneraizea, Lehen Karlistada ez ezik beste gertaera historikoak ere aztertzerakoan.

Edukia: Lantzen diren gaiak:

  • GUDAREN HASIERA. Oinarrizko bortizkeria: bestearen deskalifikazioa
  • GUDAREN MUGAK. Bortizkeriaren mailak
  • SOLUZI0 BILA. Hitzek armek baino indar gehiago dutenean
  • BAKEA. Sinboloak eta edukiak
  • BORTIZKERIAREN ONDORIOAK. Biktima errugabeak eta gudaren eta bakearen
    arteko mugak

Metodologia:

  • Bi mundu aurrez aurre ikusentzuneko multimediaren emankizuna.
  • XIX.mendeko historia militarra Euskal Herrian multimedia moduloa.
  • Talde-lana eta material didaktikorako informazioaren bilaketa museoko geletan zehar.
  • 0ateratze-lanak eta konklusioak.
  • Esplora ezazu XIX. mendea: Joku, jantzi eta arropak, punleak, buruhauskamak, komikiteka, kiosko digitala eta "Munduari bira 80 egunetan" jokuaren bitartez, garai hartako euskal gizartea ezagutzeko lantegi partehartzailea.

Oharra: Ibilbide hau beste edozeinekin konbinagarria da.

 Itzuli


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net