Lote honekin bukatutzat ematen dugu XIX. mendeko Karikaturei buruzko Work in Progress programa. Erakusketaren web-ean 81 karikaturen fitxa osoa eta orainarte bidalitako loteetan beste hainbeste aurki ditzazkezue.
Programa honen arrakasta eta jasotako zorion eta iradokizun kopurua dela eta, 2005ean Zumalakarregi Museotik XIX. mendeko jendetzari buruzko bidalketak egingo ditugu, oraingoan izen eta abizenekin.
Eskerrik asko zuen arretagatik eta badakizue… XIX. mendeko karikaturak interesatzen bazaizkizue… jo ezazue gugana.