Gustave Doré Strasbourgen jaio zen 1832an. Zalantzarik gabe XIX. mendeko liburu ilustratzailerik ospetsuenetakoa izan zen, 1860ko hamarkadan burutu zituen maisu lanen ostean: Danteren Inferno, Cervantesen Don Quijote edo Biblia beraren ilustrazioek sekulako arrakasta izan zuten. Hortik aurrera eta 1883an hil zen arte, Rabelais, Balzac, Gautier eta bere garaiko idazlerik ospetsuenen liburuak ilustratzen jarraitu zuen, irudigile erromantikoaren eredu nagusia bihurtuz. Hain zen oparoa bere lana ezen zenbait momentutan 40 grabatzaile izan zituena beretzat lanean. Eskulturgile ere izan zen, berea da, hain zuzen, Parisko Maleherbes plazan Alexandre Dumas idazleari eskainitakoa.
Baina oso gutxik dakite Doré karikatura egile bezala hasi zena ilustrazioaren munduan. Hona hemen 1850ko hamarkadan Le Journal pour Rire, Charivari eta antzeko aldizkarietan argitaratutako zenbait lan.