gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko maiatzak 17, ostirala
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Hezkuntza zerbitzua: on line jokoak

Zumalakarregi Museoaren eskuz joka ezazu XIX. mendeko tribialean

Zumalakarregi Museoa munduari zabalik dago. Mundu osoko partaideei begira eta mundu osoa esparru duen jokoan parte hartzera gobidatzen zaitugu. XIX. mendeko gora beherak zain dituzu.

ERANTZUNAK BIDAL IEZAZKIGUZU ETA ZUMALAKARREGI MUSEOAREN ERREGALO BAT JASOKO DUZU.

1
Tomas Zumalakarregi
1788

Tomas Zumalakarregi Ormaiztegin (Gipuzkoa) jaio zen.

B i t a r t e a n . . .

Britainiarrek antipodetako lurralde ikaragarri handi eta zabal batean hiri berri bat fundatu zuten, kolono gehienak presondegietatik eramanak zirela.
Nola du izena hiri hark?
Honolulu
Sidney
Poitier
2
Napoleonen soldaduak
1807

Napoleonen soldaduek aliatuen itxuran muga gainditu zuten.

B i t a r t e a n . . .

Untzi berri batek itsas garraioaren iraultza erakarri zuen.
Zer zela eta? Zer berritasun zuen?
Bapore untzia zela
Munduko handiena zela
Urpeko untzia zela
3


Napoleonen soldadua
1813

Napoleonen soldadu horiexen aurka etorritako beste aliatuek Donostia kiskali zuten.

B i t a r t e a n . . .

Hegoamerikako lurraldeen independentziaren alde borroka egin zuen bati Askatzaile goitizena eman zitzaion. Askatutako herrialde haietako bat bataiatzeko ere erabili zuten haren deitura, euskal jatorrikoa.
Nor zen?
Ramon Bolivar
Simon Bolueta
Simon Bolivar
4



Madrid-Irun lehen dilijentzia
1821

Madril - Irun lehen dilijentzia zerbitzu iraunkorra inauguratu zen.

B i t a r t e a n . . .

Ordura arte inoiz giza oinik zapaldu gabeko lurralde hotz batera iritsi zen.
Nora?
Antartida
Groenlandia
Alaska
5

Tomas Zumalakarregi jaun eta jabe
1834

Tomas Zumalakarregi jaun eta jabe azaltzen ari da Lehenengo Karlistadan. Anaia Migel liberalak haren aldera pasatzeko eskatu arren, ez du amore eman.

B i t a r t e a n . . .

Hego Afrikara Alemania eta Holandatik joandako baserritarren emigrazio handia hasi zen.
Nolako izenez dira ezagunak kolono haiek?
Buhameak
Boerrak
Borreroak
6


Bake sinaketa
1839

Bergaran besarkada batez karlisten eta liberalen arteko bakea sinatu zen.

B i t a r t e a n . . .

Parisen irudiaren iraultza erakarri duen asmakizuna aurkeztu zen ofizialki
Zein?
Zinema
Bideoa
Argazkia
7

Karlistada pizteko porrota
1848

Europako herrialde askotan iraultzak pizten ari ziren, gehienak berehalakoan itzaltzeko. Euskal Herrian beste karlistada bat
pizteko saioak ere porrot egin zuen.

B i t a r t e a n . . .

Ameriketan, berriz, Kalifornia da guztien helburu, milaka eta milaka lagun itsututa joaten ziren, sukarrak hartuta bezala.
Zer gertatzen ari zen?
Intxaur bilketa
Bufalo ehiza
Urre aurkikuntza
8

Eugenia de Montijo Miarritzen
1855

Frantses enperadore Napoleon III.aren andre Eugenia de Montijok Miarritzera oporretara joan eta modan jarri zuen euskal kostaldea.

B i t a r t e a n . . .

1853-1856 artean Afrika zeharkatu zuen
exploratzailearen izena badakizula suposatzen dut.
Doctor Livingston
Iradier gasteiztarra
Lope de Agirre
9




Isabel II, Donostian oporretan
1868

Iraultza baten ondorioz, Isabel II, Donostian oporretan zegoena,
Frantziara zihoan, exiliora.

B i t a r t e a n . . .

Bestelako iraultza eman zen Asiako inperio batean: bere izaerari uko egin gabe, mendebaldeko ereduari begira modernizatzeari ekin zion.
Zein zen eguzkia sortzen den inperio hura?
Txina
Japonia
Korea
10


Bigarren Karlistada bukatu zen
1876

Bigarren Karlistada bukatu zen.

B i t a r t e a n . . .

Sekulako porrota jaso zuen Estatu Batuetako zalditeriaren 7. ospetsuak, Little Big Horn izeneko borroka hartan Custer jenerala ere hil zela lakota (sioux) eta cheyenne tribuen esku.
Nola zuen izena haien buruzagiak?
Zezen Eseria
Cochise
Jeronimo
ERANTZUNAK BIDALI IEZAZKIGUZU ETA ZUMALAKARREGI MUSEOAREN ERREGALO BAT JASOKO DUZU.

A N I M O ! eta ... mzumalakarregi@gipuzkoa.net
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net