Zumalakarregi Museoaren eskuz joka ezazu XIX. mendeko tribialean
Zumalakarregi Museoa munduari zabalik dago. Mundu osoko partaideei begira eta mundu osoa esparru duen jokoan parte hartzera gobidatzen zaitugu.
XIX. mendeko gora beherak zain dituzu.
ERANTZUNAK BIDAL IEZAZKIGUZU ETA ZUMALAKARREGI MUSEOAREN ERREGALO BAT JASOKO DUZU.
1

1788
Tomas Zumalakarregi Ormaiztegin (Gipuzkoa) jaio zen.
B i t a r t e a n . . .
Britainiarrek antipodetako lurralde ikaragarri handi eta zabal batean hiri berri bat fundatu zuten, kolono gehienak presondegietatik eramanak zirela.
Nola du izena hiri hark?
2

1807
Napoleonen soldaduek aliatuen itxuran
muga gainditu zuten.
B i t a r t e a n . . .
Untzi berri batek itsas garraioaren
iraultza erakarri zuen.
Zer zela eta? Zer berritasun zuen?
Bapore untzia zela
Munduko handiena zela
Urpeko untzia zela
3

1813
Napoleonen soldadu horiexen aurka etorritako beste aliatuek Donostia kiskali zuten.
B i t a r t e a n . . .
Hegoamerikako lurraldeen independentziaren alde borroka egin zuen bati Askatzaile goitizena eman zitzaion. Askatutako herrialde haietako bat bataiatzeko ere erabili zuten haren deitura, euskal jatorrikoa.
Nor zen?
Ramon Bolivar
Simon Bolueta
Simon Bolivar
4

1821
Madril - Irun lehen dilijentzia zerbitzu iraunkorra inauguratu zen.
B i t a r t e a n . . .
Ordura arte inoiz giza oinik zapaldu gabeko lurralde hotz batera iritsi zen.
Nora?
Antartida
Groenlandia
Alaska
5

1834
Tomas Zumalakarregi jaun eta jabe azaltzen ari da Lehenengo Karlistadan. Anaia Migel liberalak haren aldera pasatzeko eskatu arren, ez du amore eman.
B i t a r t e a n . . .
Hego Afrikara Alemania eta Holandatik joandako baserritarren emigrazio handia hasi zen.
Nolako izenez dira ezagunak kolono haiek?
Buhameak
Boerrak
Borreroak
6

1839
Bergaran besarkada batez karlisten eta liberalen arteko bakea sinatu zen.
B i t a r t e a n . . .
Parisen irudiaren iraultza erakarri duen asmakizuna aurkeztu zen ofizialki
Zein?
7

1848
Europako herrialde askotan iraultzak pizten ari ziren, gehienak berehalakoan itzaltzeko.
Euskal Herrian beste karlistada bat
pizteko saioak ere porrot egin zuen.
B i t a r t e a n . . .
Ameriketan, berriz, Kalifornia da guztien helburu, milaka eta milaka lagun itsututa joaten ziren, sukarrak hartuta bezala.
Zer gertatzen ari zen?
Intxaur bilketa
Bufalo ehiza
Urre aurkikuntza
8

1855
Frantses enperadore Napoleon III.aren andre Eugenia de Montijok Miarritzera oporretara joan eta modan jarri zuen euskal kostaldea.
B i t a r t e a n . . .
1853-1856 artean Afrika zeharkatu zuen
exploratzailearen izena badakizula suposatzen dut.
Doctor Livingston
Iradier gasteiztarra
Lope de Agirre
9

1868
Iraultza baten ondorioz, Isabel II, Donostian oporretan zegoena,
Frantziara zihoan, exiliora.
B i t a r t e a n . . .
Bestelako iraultza eman zen Asiako inperio batean: bere izaerari uko egin gabe, mendebaldeko ereduari begira modernizatzeari ekin zion.
Zein zen eguzkia sortzen den inperio hura?
10

1876
Bigarren Karlistada bukatu zen.
B i t a r t e a n . . .
Sekulako porrota jaso zuen Estatu Batuetako zalditeriaren 7. ospetsuak,
Little Big Horn izeneko borroka hartan Custer jenerala ere hil zela lakota
(sioux) eta cheyenne tribuen esku.
Nola zuen izena haien buruzagiak?
Zezen Eseria
Cochise
Jeronimo