gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko maiatzak 2, osteguna
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Informazioa: Info Press

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa

Iriarte-Erdikoa etxea, Zumalakarregi Museoa gaur egun, XVIII.mendeko baserri tipikoa da. Bertan bizi izan zen Zumalakarregi familia, hauen artean bereziki Tomas Zumalakarregi jeneral karlista eta Miguel Antonio Zumalakarregi politiko liberala

Euskal Herria XIX. mendean
Museoa, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa da. Gaur egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko garai nagusia izanik, eztabaida, gaurkotasun handiko XIX. mendean zehar bidai dinamikoa eskaintzen du.

Erakusketa iraunkorra
Zumalakarregitarrak Aintzinako Erregimenak zituen egitura politiko eta sozioekonomikoen suntsiketaren eta Sistema Liberalak zekarrenaren arteko dardaretan bizi eta hil ziren. Gatazka belikoz eta aldaketa politiko erdiragarriz jositako garaia izan zen.

Erakusketak XIX. mendeko euskal gizarteak izandako aldaketak azaltzen ditu, Karlistaden zergatiak, giltzarriak eta ondorioak azpimarratuz.
  • Zumalakarregitarren garaia
  • Karlistadak

Ekintzak
Oso eskaintza zabala eskaintzen du, familia, eskolaume zein helduei zuzendutako proposamen ludikoen ondoan espezializatuenak ere, hala nola, ikerketak, aldi baterako erakusketak, argitalpenak eta abar.

Bisitaldi gidatuak
Eskolaume zein helduen taldeei zuzenduak, material didaktiko, eskufoileto eta irakasleentzako azalpen gidak:
  • Zumalakarregi anaiak: Tomas, jeneral karlista eta Migel, politiko liberala
  • Karlistadak
  • Gerra eta bakea
  • XIX. mendeko trenzubia. Ormaiztegi
  • Burdinaren bideak
  • Nekazal eta hiritar bizimodua
Ikastetxean erabiltzeko material didaktiko digitala eskaintzen dugu.

Museoko web gunea
Oso dinamikoa, etengabe eguneratua, espezialitate eta dibulgazio eskaintza zabalekoa, heldu, gazte eta haurrei zuzendua.

Azpimarratzekoak:
  • “XIX. mendeko Albuma”
    Euskal Herriko gaiei buruzko 3.500 irudi baino gehiago, irakaskuntza, ikerketa eta erabilpen pertsonalerako sarrera askea izanik.
  • "Euskal Herriko historia militarra Euskal Herrian"
    • Ekintza eta bataila nagusien deskripzio testuak, mapa eta grabatuekin. Liskar hauetan parte hartutako armada sailei, baita protagonista nagusien biografiei buruzko informazioa ere.
  • "Zumalakarregi Museoko bildumagarri birtualak"
    • Hileroko bildumagarriak.
    • "XIX. mendea karikaturetan". Umorea, distortsioa eta kritika soziala.
    • "XIX. mendeko jendea". Historiako protagonista xumeak.
    • "XIX. mendea hamarkadetan". Garaiko gertaeren inguruan ibilbidea.
  • "Joku digitalak"
    • "XIX. mendeko tribiala"
    • "XIX. mendean bizi"
    • "Baina zer da hau?"

Museoaren bildumak
Zumalakarregi eta bere familiaren objektu adierazgarriez osatua: pertsonalak, apaingarriak, armak, sableak, ezpatak, fusilak, uniformeak, prefilatelia eta numismatika gaiak.

“WILHEM von HUMBOLDT: 1801Euskaldunen herrian barrena”. Humboldtek Euskal Herriari, euskaldunei eta beraien herriei buruz egindako deskribapenak.

“Ezetz asmatu!. Joku elkarreragilea non hilabetero irudi zehatz bati buruzko galdera bat proposatzen dugun.

XIX. mendeko dokumentazio zentroa
Agiri multzoa, eskutitz sailak, gai desberdinei buruzko txostenak, prentsa, irudi gai ugari eta idazlan militar, biografiko, zientifiko eta orokorrei buruzko fondo bibliografikoak. Zentroa ikerlari mota guztiei dago zabalik.

ikusentzunezko multimedia "Bi mundu aurrez aurre"
11' irauten dituen emankizun honek XIX. mendeko Euskal Herriari buruzko laburpena eskaintzen du, liberalismorako pasabide bortitza, karlistadak, euskal gizartearen aldaketak eta industrializazioaren sorrera azaltzen ditu, irizpide didaktiko eta hezitzaileak erabiliz.

Lantegi elkarreragilea
XIX. mendeko gizartea, hau da, jendea, etxeak, janzkerak, bidaiak... ezagutzeko gunea. Garai hartara hurbiltzeko modu desberdina eskainiz, proposamen erakargarri, ludiko eta partehartzaileen bidez: joku, jantzi eta arropak, puzzleak, buruhauskarriak, komikiteka, kiosko digitala.

Familientzako lantegia "Munduari bira 80 egunetan"
Julio Verneren eleberria oinarritzat hartuz munduari bira 80 egunetan ibilbidea egiteko joku partehartzailea. Bertan, eragozpen eta egoera onuragarri asko izango dira. Beste garai bat, hau da, XIX. mendea ezagutzeko modu dibertigarria.

Aldi baterako erakusketak
XIX. mendeko arlo sozialak era literarioan, abenturazalean eta zientifikoan jorratzen dituzte, garai hori ulertu eta ikusteko begirada desberdinei buruz ausnartzeko.

Argitalpenak
"Azterketa Historikoak" biurtekaria.
Museoaren katalogo orokorra eta erakusketenak..


INFORMAZIO OROKORRA

Bisita ordutegia
Asteartetik ostiralera:
10.00
etatik 13.00etara eta 15.00etatik 19.00etara

Larunbata eta igandetan:
11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.

Sarrera tarifak
Sarrera dohanik: Ostegunero.
Arrunta: 1,2 €
Murriztua: (ikasleek, taldeek, jubilatuek eta langabeek): 1 €
Bisita gidatuak: Entrada: 1 € Visita Guiada: 1 €
Doan: 10 urtetik beherakoek

BISITA BATERATURAKO ESKAINTZA:
Igartubeiti Baserri-Museoa lankidetzan ibilbide bateratua sortu dugu. Igartubeiti XVI-XVII. mendeetako baserri zaharberritua.dase ha creado un itinerario conjunto de visita. Igartubeiti es un caserío del siglo XVI-XVII, reconstruido. Bi museoak bisitatuz publikoak historian zehar Gipuzkoak bizitutakoa ezagutuko du.
Bisita bateraturako bonoa 3 €
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net