Udarako lantegiak, UDALEKUETAN parte hartuko duten haurrei zuzenduak.
Azken urteetako lantegiekin izandako arrakastaren ondoren, Zumalakarregi Museoak eta Igartubeiti Baserri Museoak elkarlanean, “Arkitektura erraldoiak” eta “Landaren eraldaketa” lantegi kooperatiboak aurkezten dituzte.
L a n t e g i e n h e l b u r u n a g u s i a k :
-Haurren artean lankidetza sustatzea
-Trenbide sarearen, industrializazioaren, gizarteko ohitura aldaketara eta beste zenbait faktorek eraginda Ormaiztegin gertatutako eraldaketa prozesua ezagutzea.
-Baserriaren biziraupena eta hiriarekin duen harreman orekatu bat lortzea da.
Lan irteerak haurren ikaskuntzarako aukera hobezina dira, errealitatearekin harremanean egoera ezezagunei aurre egiteko aukera eskaintzen dietelako. Irteera hauek probetxugarriak dira inguruko ohitura, tradizio eta folklorearenganako sentikortasuna eta hauen berreskurapen eta mantentze lanetan interesa izateko, iraganeko bizimoduei eta ohiturei balioa emanez eta errespetatuz.