gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko apirilak 16, asteartea
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Berriak

  • TXANGOA Ameskoa eta Lizarraldera datorren ekainaren 20an.
    Ezagutu "Karlistaldien paisaiak".
     (2009-04-28)
  • Aurtengoan bere 20.urteurrena betetzen du Zumalakarregi Museoak . Hau ospatzeko antolatzen ari garen ekintza ugariren artean, 2009ko ekainak 20ean Nafarroara txangoa antolatu dugu, Jose Mari Tuduri zinema zuzendariaren gidaritzapean, Ameskoa eta Lizarraldean Karlistaldiek izan zituzten paisaiak ezagutzeko asmoz.

    -IBILBIDEA:
    Irteera: 9:00tan Donostia Amara autobus geltokitik. / 9:30tan Ormaiztegiko Zumalakarregi Museotik.
    10:30tan: Kontrasta.
    11:30tan: Zudaire. Hamaiketakoa
    13:00tan: Murumendi (Gotorlekua).
    14:30tan: Lakar. Bazkaria bodegan
    17:30tan: Lizarra.
    Itzulera:18:30tan Ormaiztegi zein Donostiara itzulera.

    -BISITAK:
    Kontrasta: aintzinako herri gotortua Ertaroko harresiaren zatiak mantentzen ditu. Henningsenek dio Zumalakarregik bertan ospital bat kokatu zuena. Lehenengo behatokia: Jeronimo Valdesen tropa liberalen eta Tomas Zumalakarregiren karlisten arteko borrokaren jokalekua, 1835.go apirilean.
    Zudaire:Ameskoabarrengo burua. Aranaren erdian Urederra ibaiaren ertzean kokatua. Hiribildua Urbasako malkar harritsu eta sarreraren pean dago. Bigarren behatokia: Jeronimo Valdesen tropa liberalen eta Tomas Zumalakarregiren karlisten arteko borrokaren jokalekua, 1835.go apirilean.
    Abartzuza / Muru mendi:Hirugarren behatokia: Karlisten lubakiei bisitaldia Murumendiko muinoan, 1874.go borrokaren jokalekua.
    Lakar: Laugarren behatokia: 1875ko otsailean emandako borrokaren jokalekua, karlisten garaipenen hondarretakoa.
    Lizarra: Bostgarren behatokia: Marotok 1839.go otsailean agindutako fusilamenduen gunea izan zen Puyra bisitaldia.

    -DATUAK:
    Prezioa: 60 €
    Prezioaren barne: joan-etorria, bisitaldi gidatua, hamaiketakoa, bazkaria eta istripu asegurua.

    -IZEN-EMATEA:
    Ezarritako kuotaren ordainketa ordena izango da plaza erreserbatzeko irizpidea. Esku-dirutan / Banku- kontuan diru-sartzea: 2101 0001 15 001038 5086. Horretarako, izen-emate agiri hau, koutaren bankuko ordain-agiriarekin batera Zumalakarregi Museora bideratu beharko duzu. Edo museoan bertan ere lor dezakezu txangorako txartela. Informazio gehiagorako: 943 88 99 00.
  • Hasiera orrira

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net