Charles Frederick Henningsenek egindako marrazki solteen koadernoa
11 marrazki soltez osatutako kuaderno ezezagun eta interesgarria da.
Orainarte ez genekien Henningsen marrazkilaria zenik. The most striking events of a twelvemonth´s campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces.
liburuan argitaratutako Tomas Zumalakarregiren grabatuaren egilea zela besterik ez genekien.
Henningsen, Zumalakarregiren lehen biografoa, general karlistaren figura nazioartekoa bihurtu zuen. 1815ean Eskozian jaioa, karlisten artean 19 urte zituela aurkeztu zuen bere burua bolondres. Zumalakarregiren zalditeriko partaide izan zen, borroka ugaritan ihardunez. 1835.ean Elliot Hitzarmena sinatzerakoan diplomatiko britainiarra harritu omen zen karlisten artean eskoziar hura aurkitzean. Zumalakarregiren heriotza ostean Ingalaterrara itzuli zen, bertan karlisten aldeko lana egitearren. Orduan, 1836ean argitaratu zuen lehen aipatutako "The most striking events of a twelvemonth´s campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces. liburua. Arrakasta haundia izan zuen, alemanierara, frantsesera, italierara eta gaztelerara urte gutxi barru itzuli zelarik. Britainiarren artean eztabaida ugari sortu zuen, Zumalakarregiren figura goraipatu eta karlisten aldeko jarrera nabarmendu baizuen.
1877.ean hil zen, parte hartu zuen gerra guztietan galdu ondoren.