Liburu dohaintza interesgarria jaso berri dugu Donostiako Abad-Goñi familiaren eskutik. Gure eskerrik beroenak familiarentzat lerro hauetatik.
Karlismoak XX. mende hasieran izandako bilakaera jorratzen du gehien bat 63 liburukiz osatutako bildumak . Liburu sorta honek gure liburutegian bere batasuna mantenduko du, ABAD FONDOA deituko duguna osatuz.
Ez da mota honetako lehenengo dohaitza, hor dugu RAMIRO LARRAÑAGA FONDOA esaterako, eta aurrera begira antzekoak jasotzen jarraitzea espero dugu.
Anima zaitezte gure Museoaren bildumak aberastera!