gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2026ko ekainak 11, osteguna
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Berriak

  • BRITAINIAR LEGIO LAGUNTZAILEARENTZAT GIDA (2010-02-24)
  • Espainiar gobernuak soldadu hauek laguntzeko gida bat argitaratu zuten
  • Lehenengo Karlistada sutan, Zumalakarregiren arrakasta militarren ondoren, espainiar liberalek aliatuen laguntza areagotzea eskatu zuten. Britainiarrek 10.000 bolondresek osatutako armada saila bidali zuten Euskal Herrira 1835.eko ekainean: Britainiar Legio Laguntzailea.

    Espainiar gobernuak soldadu hauek laguntzeko gida bat argitaratu zuten:
    A luminous guide for the British cooperative forces in Spain on the principal subjects connected with particular information relative to the Basque Provinces.

    Gidak gerraren arrazoiak eta ordura arteko garapena adierazteaz gain, Bizkaiaren deskribapen zabala jasotzen zuen. Gainera hiztegi hirueledun bat ere eskaintzen zuen, english-spanish-basque. Egilea Sotero de Goicoechea zen, Bilboko bolondres liberalen tenientea. Hiztegiaren hasieran aitortzen du erabilitako euskara berak ezagutzen duen garbiena dena, Markinakoa hain zuzen.

    Koldo Mitxelena Kulturuneak gida hau digitalizatu du hiztegi bitxi hau denon eskura ipiniz. Martxoak 2.ean zabalduko da Ganbara aretoan gida hau erabili zuten ilustratzaile militar britainiarrei buruzko Basque sketches: ilustratzaile militar britainiarrak Lehen Karlistaldian erakusketa.
  • Hasiera orrira

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net