TXANGOA Ameskoa eta Lizarraldera datorren ekainaren 20an.
Ezagutu "Karlistaldien paisaiak". (2009-04-28)
Aurtengoan bere 20.urteurrena betetzen du Zumalakarregi Museoak . Hau ospatzeko antolatzen ari garen ekintza ugariren artean, 2009ko ekainak 20ean Nafarroara txangoa antolatu dugu, Jose Mari Tuduri zinema zuzendariaren gidaritzapean, Ameskoa eta Lizarraldean Karlistaldiek izan zituzten paisaiak ezagutzeko asmoz.
-BISITAK: Kontrasta: aintzinako herri gotortua Ertaroko harresiaren zatiak mantentzen ditu. Henningsenek dio Zumalakarregik bertan ospital bat kokatu zuena. Lehenengo behatokia: Jeronimo Valdesen tropa liberalen eta Tomas Zumalakarregiren karlisten arteko borrokaren jokalekua, 1835.go apirilean.
Zudaire:Ameskoabarrengo burua. Aranaren erdian Urederra ibaiaren ertzean kokatua. Hiribildua Urbasako malkar harritsu eta sarreraren pean dago. Bigarren behatokia: Jeronimo Valdesen tropa liberalen eta Tomas Zumalakarregiren karlisten arteko borrokaren jokalekua, 1835.go apirilean.
Abartzuza / Muru mendi:Hirugarren behatokia: Karlisten lubakiei bisitaldia Murumendiko muinoan, 1874.go borrokaren jokalekua.
Lakar: Laugarren behatokia: 1875ko otsailean emandako borrokaren jokalekua, karlisten garaipenen hondarretakoa.
Lizarra: Bostgarren behatokia: Marotok 1839.go otsailean agindutako fusilamenduen gunea izan zen Puyra bisitaldia.
-IZEN-EMATEA:
Ezarritako kuotaren ordainketa ordena izango da plaza erreserbatzeko irizpidea.
Esku-dirutan / Banku- kontuan diru-sartzea: 2101 0001 15 001038 5086.
Horretarako, izen-emate agiri hau, koutaren bankuko ordain-agiriarekin batera Zumalakarregi Museora bideratu beharko duzu. Edo museoan bertan ere lor dezakezu txangorako txartela. Informazio gehiagorako: 943 88 99 00.