9. Faszikulua
 

 


 

Bilbon 1806an jaioa, musikaren inguruan igaro zuen bere bizia. Hamaika urte zituela konposatu zuen bere lehen lana Nada y mucho izeneko oktetoa (8 musika tresnentzako pieza: bi bibolin, biola, biolontxeloa, kontrabajoa, tronpa, kitarra eta pianoa). Hamalau urterekin Los esclavos felices opera Bilbon arrakasta handiz estreinatu zuen.

Musikagileak, oso gaztea zela, bere musikak jendaurrean sortzen zuen zirarra ikusteko aukera izan zuen. Hamasei urterekin Parisera doa, bere aita bezala, bere musika ikasketak osatzera. Bibolin ikasketak eta armoniarenak zabaldu zituen, hain maisuki ezen 18 urterekin irakasle jarri zuten bera ikasle zen akademian.
Parisa iritsitakoan hiru Cuarteto konposatu zituen, adituen ustetan oso onak, nazionalismo musikalaren aintzindari egiten dutenak, hala nola erromantikotasuna ere azaltzen dutenak, urte batzu geroago Schubertek egingo duenaren antzera. Azpimarragarria omen da hau, Haydn eta Mozart ezagutzen bazituen ere, Beethoven eta Schubert apenas entzuten omen zirelako Parisen.

Krisostomo Arriaga

Garai hartan, Euskal Herri mailan, eliz musikak zuen pisurik handiena, katedraletan organu joleak kontzertu asko eskainiz. Arriagaren garaiko berrikuntzatzat hartzen dute pianoaren hedapena. Musika tresna berri hau, handia, delikatua, pribatua eta etxean jotzeko espazio berezia behar duena, protagonismoa hartzen ari zen burgesiaren ezaugarria zen. Aristokraziaren etxeetan ganbara kontzertuak eskaintzea ere ohikoa omen zen XIX. mende hasieran. Bilbon, kontzertu hauek ematen ziren hiru etxe, gutxienez ezagutzen dira: Torrres-Urquijo, Villabaso eta Mazarredorenak.
Musika lezioak jaso eta emateak, konposaketa lanak eta kontzertuak eskaintzeak suposatzen zuen lan eskergak Arriaga musikagilearen osasuna ahuldu zuten eta oso gazte hil zen Parisen 20 urte zuelarik.

 

Museo Zumalakarregi Museoa © MUSEO ZUMALAKARREGI MUSEOA
Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa
itzuli
Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa
Gipuzkoako Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa
     
 

Juan Crisostomo Arriaga