7. Faszikulua
 

 


 

Elgetan (Gipuzkoa) 1799an jaioa, baina Durangon (Bizkaia) bizi izan zen. 1809an Durango Napoleonen armadaren menpe zegoen. Maria Angelak frantsesek preso zituzten soldaduei ihes egiten lagundu zien.

Horretarako, Durangoko kartzelan sartu zen emakumezkoen jantziak izkutuan zituela eta haiek erabiliz hiru ofizial presok ihes egitea lortu zuten. Beste batean, Durangoko zenbait etxebizitzetan jantziak eskatu ondoren, Maria Angela gizonez jantzi zen, gartzelan sartu eta beste zenbait preso alde egiteko lagundu zien.
Garai hartako Bilboko gobernadoreak, Avril generalak, Maria Angelaren ekintzen berri jakin zuenean, bi urteko gartzela zigorra ezarri zion. Avrilek Maria Angela mehatxatu zuen bere laguntzaileak zeintzuk izan ziren jakin nahian, baina ez zuen ezer lortu.
Durangon preso zegoenean, Ignacio Alonso Cuevillas gerrilariak kartzela erasotu zuen, Maria Angela aske utzi eta Logroñora eraman zuen. Frantsesek Logroño konkistatu zutenean, Maria Angeles harrapatu eta Bilbon entzerratu zuten, hiltzera kondenatuz.

Durango. Bizkaia

Francisco Longak, gerrilari bizkaitarrak, mehatxu egin zuen bahitutako 15 ofizial frantses fusilaraziko zituela Maria Angela Telleria askatu ezean. Azkenean libre utzi zuten eta Kadizera joan zen, bere istorioa El Conciso egunkarian argitaratuz. Kadizeko Gorteak, bere lana onartuz, errenta bat eskaini zioten. 1864ean hil zen Kadizeko herri batean.

 

Museo Zumalakarregi Museoa © MUSEO ZUMALAKARREGI MUSEOA
Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa
itzuli
Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa
Gipuzkoako Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa