gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko maiatzak 17, ostirala
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Museoa: Erakusketa iraunkorra: Gerraren gakoak

Gerraren gakoakLehen Karlistaldia aztertzerakoan kontuan izan behar da oraindik aurretik kargatzen ziren fusilak erabili zirena, horrek suposatzen duen buruz buruko borroken garrantziarekin.
Bestalde, atzerritarren laguntzen desorekak eta, bereziki, karlisten hiriak bereganatzeko ezinak erabat baldintzatu zuten gerraren emaitza.

Atzerriko laguntzak

Europako egoera Lehen Karlistaldia lehertzerakoan. Gorriz potentzia absolutistak. Urdinez liberalak.

Carlisten laguntza

Potentzia absolutistak karlistei diru laguntzak eskaintzera mugatuko dira, Europako burtsetan eros zitezkeen bonoen bitartez. Bestalde karlistek bolondres atzerritar gutxi batzuren laguntza izan zuten. Hauen artean bere esperientzia idatzia utzi zigutenak.

Liberalen laguntza

Liberalek Europako potentzia liberalekin sinatu zuten Aliantza Laukoitza deituriko hitzarmena. Honen ondorioz Britainiarrek, bere itsas-armadaren bitartez,kontrolpean jarri zuten kostaldea, karlisten arma sarrerak ekiditeko. 1835ean britainiarrek eta frantsesek Atzerritar Lejioak bidali zituzten gerran parte hartzera, eta portugaldarrek tropa erregularrak, beti ere liberalen alde.

Hiriburuak

Gerraren gakoakBilbo eta Gasteiz lehen egunetan karlisten menpe egon baziren ere Lehenengo Karlistaldiaren ezaugarrietako bat hiriburuak liberalen esku egotearena da. Bazeuden karlistak hiri-buretan baina goarnizio militarren egoitza izateak (Donostia eta Iruñea) eta karlisten konkista saio ustelek (Bilbo bereziki) liberalen eskutan mantendu zituzten. Gainera, herrialde bakoitzeko liberalen babesleku bihurtu ziren. Zumalakarregiren kanpaina arrakastatsuaren ondoren, 1835etik aurrera, hiriburuek karlisten blokeoa jasan zuten, baita setioa ere zenbaitetan, baina menperatu ezinak hauen porrota suposatu zuen.

Gerraren nekea

Gerraren luzeak Euskal Herria ahitua zuen. Baionan atzerriratutako zenbait euskal jauntxo liberalek bakearen aldeko proposamen bat aurkeztu zioten Muñagorriri: Bakea eta Foruak.

Bakea  

Muñagorriren ekimenak porrota ezagutu bazuen ere, urtebete beranduago Bergaran sinatu eta gerraren amaiera suposatuko duen  hitzarmenak oinarri bera izan zuen.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net