gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko maiatzak 17, ostirala
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Museoa: Erakusketa iraunkorra: Aurkariak

Gerra hasieran, 1833, bi aldeen arteko desoreka nabarmena zen. Liberalek Espainiako ejerzitoaz borrokatzen zuten; karlistak, berriz, gaizki antolatu eta armatutako bolondres taldeak ziren.
1835etik aurrera bi armada aurkitzen dira aurrez aurre, gerrila taktikak utzi gabe, zelai irekitan emandako borrokak ugarituz. Karlistak nekazal guneetan nagusitu ziren, baina hiriburuak menpera ezinak izan zitzaizkien.

Gerraren gizatiartzea

Gerraren gizatiartzeaBritainiar diplomaziak bitartekari lana egin zuen gerra leuntzeko asmoz. 1835eko apirilaren 28an britainiar ordezkariaren izena duen hitzarmena, Elliot hitzarmena, sinatu zuten Zumalakarregik eta Valdés jeneral liberalak. Soldadu presoekiko errespetua eta elkar trukaketak bideratzen zituen. Bidebatez, Armada Karlistarentzat nazioarteko onespena suposatu zuen.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net