gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Kp
2024ko maiatzak 3, ostirala
www.k6gestioncultural.com
Museo Zumalakarregi Museoa - Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138 mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Denda: Argitalpenak

Azterketa Historikoak, III

JOHN FRANCIS BACON
Six years in Biscay
1994 - 372 orr., ir., 15 €. Sarrera elebiduna (euskara-gaztelera)(Agortua)


Azterketa Historikoak, III Aurkibidea

José Ramón Urquijo Goitia:
Bilboko setioak

John Francis Bacon:
Seis años en Bizkaia





Laburpena

Jatorrizko testua fideltasunez eta osorik gazteleratzen den lehen aldia da. Estrainekoz argitaratu zen urtean bertan (1838) Bilbon itzulpen batek argia ikusi bazuen ere, bi kapitulu besterik ez zeuden, erabat leunduak gainera, Bacon-ek agintari liberalei egindako kritikak ezabatu baitziren.
Bacon-en lana liberalen tesiekin lerratzen da, Henningsen-ek Londresen bi urte lehenago argitaratutakoari erantzunez. Beraz, Britainia Handian Lehenengo Karlistadari buruz bizitako eztabaidan espainiar liberalen aldeko jarrera indartzeko asmoz idatzi zuen. Dena den, Bilbon pasa zituen sei urteek garaiko euskal gizartearen ezagutza sakonaren jabe egin zuten eta, beti ere britainiar baten ikuspuntua nabamentzen dela kontuan izanik, gure arbasoen irudi argi eta aberatsa eskaini zigun bere idatzian.
Bestalde, garaiko foiletoak eta iturri bitxi eta oparoetan oinarritutako José Ramón Urquijoren ikerketa lana gehitzeak zaletu zein espezialista oro asetzeko gauza den argitalpena bihurtzen dute hau, XIX. mendeko euskal historiari dagokionez.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net