Ondoren aurkezten dugun lez sailkatuak, eskuizkribu eta inprimaki, 4.000 bat dokumentuz osatua dago gure bilduma. Katalogoak informatizatzen ditugun einean dagozkien datu baseak kontsultagarri egongo dira web honetan.
Erreprodukzioetatik kanpo, artxibo publikoetan gure gaiari buruz aurki daitekeen dokumentazioaren kokapen lanak eginak ditugu. Bai probintzietako artxibo nagusietan, bai udal-artxiboetan, Hegoaldeko lau probintziei dagokienez. Bestalde, Espainiar eta Frantziar Estatuetako zenbait artxibo ere ikertu ditugu helburu berdinarekin, hau da, Lehenengo Karlistadari buruzko dokumentazioaren berri jasoz. Besteak beste, Parisko Archives du Ministere d´Affaires Etrangeres; Paueko Archives Departamentales des Pyrenées Atlantiques; Madrileko Archivo Histórico Nacional, Servicio Histórico Militar, Archivo del Ministerio de Asuntos Exteriores; Alcalá de Henaresko Archivo General de la Administración; Segoviako Archivo General Militar; A Coruñako Arquivo do Reino de Galicia edo Zaragozako Udal Artxiboa.
2009 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako
Foru Aldundia