"Zumalakarregi Museoko bildumagarriak", faszikulu digital euskarrian egindako hilabetekariak, iragana modu berriztatzaile eta erakargarri batez ezagutzera emateko sortuak dira. XIX. mendeko historiaren kaleidoskopio hau, ikuspuntu desberdinak kontutan izateko modu bat da, gertaerak, pasadizoak, gizakien bizitzetako gorabeherak, zientziaren garapena eta makina bat begirada gehiago.
Epe bateko gertaerak, ohiturak eta pertsonaiak ezagutzeko beste modu bat da garai hartan zertaz trufatzen ziren ikustea. XIX. mendeko azken laurdenean Espainiako aldizkari satirikoak izugarrizko bilakaera eta zabalkuntza lortu zuten. Umorearen bitartez askotan beste erara nekez esan daitezkeen gauzak esateko aukera profitatu baizuten karikatura hauen egileek..