“Zumalakarregi Museoko bildumagarriak”, XIX. mendeko historiaren kaleidoskopioak, ikuspuntu desberdinak kontutan izateko modu bat da, gertaerak, pasadizoak, gizakien bizitzetako gorabeherak, zientziaren garapena eta makina bat begirada gehiago. Faszikulu digital euskarrian egindako hilabetekariak iragana modu berriztatzaile eta erakargarri batez ezagutzera emateko sortuak dira.
Faszikulua hilabetero jaso nahi baduzu
Zumalakarregi Museoak Joko bitxia proposatzen dizu!: jatorrizkoa aurkitu!
XIX. mendeko grabatuetan ohikoa da irudien kopiak edo irudi berdintsuak leku desberdinetan argitaratuak ikustea .
“XIX: mendeko albuma” en 4.000 grabatuek, egileek bata bestearen lanak nola kopiatzen zituzten erakusteko aukera eskaintzen digute, gehienetan jatorrizkoaren aipamenik gabe.
Ohikoa da baita ere oinarrian zuri beltzezkoak ziren grabatuak koloreztatuak aurkitzea edo alderantziz.
Begiratu… ikusi… AURKITU. Inspirazioa ala plagioa XIX. mendeko grabatuetan