Hiru atal; gerra, ohiturak eta paisaia, banatzen den erakusketa honek, XIX. mendeko Euskal Herriari buruzko ikuspegi orokor bat eskaini zuen. Bide batez XIX. mendean erabilitako grabatu-teknika desberdinen gonbaraketa egiteko parada ere eman zuen, tartean zenbait bitxikerietan atentzioa jarriz: originalak eta koloreztatuak, kopiak edo gai bati buruzko ikuspegi desberdinak.
Zenbait grabatuen maisutasunak, nahiz eta erreprodukzioen bitartez ezagunak izan, ziurtatzen zuen erakusketaren interesa, beste hainbat harri-bitxi ezezagunen aurkezteak areagotzen zuena.