Ilunari aurre ZUMALAKARREGI MUSEOAK, Koldo Mitxelena kulturunearekin ekoiztutako erakusketa da.
Erakusketa historikoa da; alabaina kutsu literarioa eman nahi izan diogu. Gure Museo zein beste fondoetatik aukeratutako objektu, testu eta irudiek osatua, gizarte baten aurrerapen teknikoak azalerazten dizkigu, eta honek giza bizitzaren balio gero eta handiagoan duen eragina. Garaia, XIX. mendea, batik bat bi karlistaden inguruan kokatzen dena. Datuak baino gehiago, garai hartako izpiritua jaso nahi dugu. Aldaketa garaia da, aldaketa oso sakonen eta atzeraezinen garaia.