Wilhem von HUMBOLDT Euskaldunen Herrian barrena 1801
Modulu elkarreragilea
1799an Euskal Herria zeharkatu zuen Madrileko bidean, eta 1801eko udaberrian ase ahal izan zuen orduan sortarazitako jakin mina. Bigarren bidaia hartan bildutako oharrez Euskaldunak izeneko liburua idatzi zuen. Bertan deskribatu zituen euskaldunak eta haien herria eta herriak, ohiturak, jarduera ekonomikoak, antolakuntza politikoak, janzkerak, jokoak, dantzak... eta haien hizkuntza, Europako kultura gune guztietan ezagutzera eman zuena.
Berrehun urte geroago, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Zumalakarregi Museoak bidaia hura biziberritu nahi izan dute erakusketa txiki baina mamitsu bat eskainiz. Humboldti deigarri egin zitzaizkion hainbat herri eta gai agerrarazi dira, gaur egungo euskaldunei haren liburua irakurtzeko irrika piztu nahian.