ZUMALAKARREGI Museoak berriro ere XIX. mendean murgiltzeko aukera eskaintzen dizu, baina oraingoan umorearen bitartez, hori baita aldi baterako erakusketa honek ematen dizun aukera. Garai hartako karikaturari gainbegirada umoretsu bat ematea du helburutzat erakusketa honek. Epe bateko gertaerak, ohiturak eta pertsonaiak ezagutzeko beste modu bat da tenore hartan zertaz trufatzen ziren ikustea. Umorearen bitartez askotan beste erara nekez esan daitezkeen gauzak esateko aukera profitatu baizuten karikatura hauen egileek.