Aisiaren aurkikuntza

Edukiak > Zirkoak

ZirkoakKoldo Mitxelena Kulturunea

Zirkoa oso maitatua izan zen Espainian XIX. mendean. Antzespen gehienak, animali, hezitzaile eta pailasoekin herriz herri zebiltzan konpainia ibiltariak burutzen zituzten.
Madril eta Bartzelonan zirko iraunkorrak zeuden, hobeto antolatutako konpainiekin, zaldi gaineko dantzari, akrobata, malabarista, mago eta pailasoekin.
Animaliak erakusteaz gain pertsona “bitxien” agerleku ere baziren zirkoak. Barnum izan zen mundu mailan eredu.

Alzoko erraldoiaSan Telmo Museoa. Donostia-Kultura

“Altzoko erraldoia”
Migel Joakin Eleizegik 2,42 metrotako altuera eta 203 kilo pisatzen zituen. Herriz herri ibili zuten dirua egiteko, “euskal erraldoia” bezala aurkeztuz. Espainia, Portugal eta Frantziako errege-erreginak bisitatu zituen mende erdi aldera, baita Victoria erregina bera ere Londresen.

Gipuzkoakultura.net webgunearen berezko edukiak Creative Commons lizentziapean daude.
Museo Zumalakarregi
Gipuzkoa.net