Aisiaren aurkikuntza

Edukiak > Zezenketak

XIX. mendean zehar zezenketak behin behineko plazetan ospatzetik benetako zezen plazetan ospatzera pasako dira. Mende erdi aldera lurralde bakoitzak bazuen bere zezen plaza iraunkorra. Iruña, Bilbao, Gasteiz, Baiona eta Donostiak bazuten berea. Mende bukaera aldera herri txikiagoek ere izango zuten berea, hala nola, Lizarra, Portugalete, Orduña eta Hondarribiak esaterako.
Dena den zezenketak festetan edo abagune berezietan bakarrik ospatzen ziren.
Herrikoiagoa izaten zen, jendearen parte hartzeagatik, sokamuturra, Donostian bereziki estimatua.

XIX. mendean barrena zezen plazak Donostian

Konstituzioa plazaKoldo Mitxelena Kulturunea

Konstituzioa plaza, 1824.ean eraiki zenetik Donostian ospatzen ziren zezenketen eremua izan zen, baita sokamuturrentzat ere. Egun balkoietan mantentzen diren zenbakiak, zezenketa egunetan etxe hauetako biztanleak plazara begira dauden balkoiak Udalaren esku utzi behar izateari lotuak daude.

Plaza hau 1851.ean San Martingo zezen plazagatik ordezkatua izan zenMuseo San Telmo. Donostia-Kultura

Plaza hau 1851.ean San Martingo zezen plazagatik ordezkatua izan zen. Biribila zen eta soilik egurrez eraikia, agintari militarrek ez baizuten eraikin sendoagorik onartu San Martin auzoa hiriaren harresietatik gertuegi zegoelako. 6.000 pertsonentzako lekua zuen. 1867.ean erre zen.

Atotxan eraikitako zezen plazaKoldo Mitxelena Kulturunea

Hiriaren zabalkundeak 1870.ean Atotxan beste zezen plaza eraikitzea ekarri zuen, Jose Aranaren bultzadaz. 1882.ean 10.000 eserleku izateraino bermoldatu zen. 1908.ean bota zuten.

Gipuzkoakultura.net webgunearen berezko edukiak Creative Commons lizentziapean daude.
Museo Zumalakarregi
Gipuzkoa.net