Panorama jarraian egindako irudi zirkular bat zen, bera jasotzeko espreski egindako eraikin zirkularrean egokitua. Ikusleak erdian kokatutako oholtza batetik begiratzen zuen, 360 gradutako ikuspegi panoramikoa lortuz. Lehen panoramak Edinburgh irudikatzen zuen eta 1787.ean Robert Bakerrek egin zuen. XIX. mendean zehar Europako hiri nagusietan zabaldu zen. Hiri ikuspegiak eta batailak izan ziren gehien irukatutako gaiak.