Aisiaren aurkikuntza

Edukiak > Museoak

Iraultza frantsesarekin sortzen da museo publikoa, erregetze eta nobleziatik bereizia. Gobernu errepublikarrak, 1791.ean, Louvren erret bilduma guztiak, nobleziari kendutakoak eta elizari konfiskatuak bildu zituen. Handik bi urteetara Arteen Museo Nagusia, Louvre zabaldu zen.
Louvren eredu honek Europa osoan eragingo du eta erret bildumak museo publiko bihurtzea arinduko du. Luis Bonapartek Amsterdamgo Rijkmuseum eta Milango Brera Pinakoteka sortuko ditu. Jose Bonapartek, 1809.ean, Madril, Bartzelona, Valencia eta Sevillan arte museoen eratzea agindu zuen.
Frantsesen kanporatzearen ostean museo horien sorrera gelditu zen. Fernando VII.enak artelanak aurreko jabeei itzuli zizkien, baina bere jauregietan soberan zituen artelanekin galeria bat Portu zuen, Real Museo de Pinturas. 1819.ean Natur Historiako Kabineta izan behar zuen eraikinean Pradoko Museoa ireki zen, Louvreren eredua jarraituz.
Fernando VII.ena hil zenean, 1833.ean ez zuen inork mantendu nahi eta bilduma bere ondorengoen artean banatzear egon zen, baina erregeordeak artelan guztiak Isabel II.arentzat geratzea lortu zuen. 1868.ean nazionalizatu zen, Erret Etxetik bananduz.

Pintura eta escultura erakusketa 1861Pintura eta eskultura erakusketa 1861
Museo de Historia de Madrid
Louvre museoa. XIX. mendeko frantziar pinturaren gelaMuseo Zumalakarregi Museoa

Louvre museoa. XIX. mendeko frantziar pinturaren gela

Gipuzkoakultura.net webgunearen berezko edukiak Creative Commons lizentziapean daude.
Museo Zumalakarregi
Gipuzkoa.net