Aisiaren aurkikuntza

Edukiak > Kasino eta dantza saloiak

Kasino eta dantza saloiak“Antaño y ogaño”
Museo Zumalakarregi Museoa

Mende honetan jokuaren inguruko aisi lekuen eraikuntza zabalduko da. Kasinoek jokuan oinarrituko dira, baina ez dira horretara mugatuko. Musikak eta dantzak ere izango dute bere lekua eremu berri hauetan. Gainera burgesiak eta aristokraziak, saloietako elkartzeak, karta jokuak eta ruletak aitzakitzat hartuz, gizarte sareak moldatzen zituzten, zeinetatik negozio oparoak, elkarte politikoak eta ezkontzak sortzen ziren.

Gran Casino de San SebastiánCasino
Koldo Mitxelena Kulturunea

Egungo udalaren egoitza den eraikina, 1887.ean inauguratu zen “Gran Casino de San Sebastián” izenpean. Jokua zen jarduera nagusia, baina kontzertuak, dantza saioak, kafetegia eta jatetxea ere bazituen.

Biarritzeko lehenengo kasinoa, BellevueRecuerdos de Biarritz : el Gran Hótel y el Casino
Koldo Mitxelena Kulturunea

Biarritzeko lehenengo kasinoa, Bellevue, 1857.ean inauguratu zen. Ordurako Napoleón IIIk eta bere emazte Montijoko Eugeniak hautatua zuten herria udak pasatzeko. Bere saloietan europar gorte nagusienetako partaideak gurutzatzen ziren.

Gipuzkoakultura.net webgunearen berezko edukiak Creative Commons lizentziapean daude.
Museo Zumalakarregi
Gipuzkoa.net