XVIII. mende bukaeratik garatzen joan ziren industriaren erakusketen gailurra izan ziren Erakusketa unibertsalak. Azken aurkikuntzak, industriaren aurrerapenak, merkataritzarenak, eta, zenbaitetan, une gorenean zegoen mendebaldeko inperialismoak ustiatzen zituen kolonietako arraza eta ohitura exotikoak erakusteko balio zuten.
Lehenengo erakusketa unibertsaltzat hartzen dena, 1851.ean gauzatu zen. Erresuma Batuak Londresen antolatu zuen, munduko lehen potentziaren hiriburuan. Eraikin ikusgarria diseinatu zen, Beirazko Jauregia deiturikoa, aurrez eraikitako elementuez osatua,, Hyde Parken bihotzean oso denbora gutxian eraikia, garaiko ispiritu lehiatsuaren irudia izan zen. Erakusketak sei miliotik gora bisitari jaso zituen.
Lau urte geroago, 1855.ean, Parisen Exposition Universelle des Produits de l’Industrie deitutakoa antolatu zuten.
Erakusketa hauek interes publiko gorenen eta enpresari sektore desberdinen interes pribatuaren batuketa bihurtu ziren.
Lehen Mundu Gerrateraino hemeretzi erakusketa unibertsal eta nazioarteko ugari ospatu ziren Europa eta Ipar Amerikako hirietan.
Walter Benjamin
“Erakusketa unibertsalak merkantzia den fetixerako erromesaldi eremuak dira.”
Walter BenjamÃn.
1888, Gustave Eiffelek Bartzelonako Erakusketa Unibertsaleko antolatzeileei bere metalezko dorrea eraikitzea eskaini zien, baina ez zuten onartu.
Kolonen dorrea erakusketa honetarako eraiki zen.
Ramon Barea asmatzaile donostiarrak 1900.go Parisko erakusketa Unibertsalean aurkeztu zuen bere tizas lasterketaria.