XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian

Armada sailak

ZALDITERIA KARLISTA

"The Carlist Cavalry"  (Zalditeria karlista) (Xehetasuna) Zumalakarregizalditeria gorputz txiki bat osatuz joan zen, zaldunak lantzaren erabileran trebatuz. 1834ko irailean jarri zituen lanean lehenbiziko aldiz, Bianan.

Carondelet liberalak Erregearen Guardiako 300 zaldun zituen 200 lantzari nafarrek eraso ziotenean, karlisten buruzagia bera buru zutela. Bi oldarraldi gogorren ondoren, zalditeria liberaleko eliteko talde batek ihesari eman eta Logroñon babestu zen.

alditeria karlistako arduradun bikainenetako bat Carlos O'Donnell izan zen. Henningsen-ek dioenez, hura iritsi arte, lantzari nafarrak "beduino tropel bat bezain diziplinarik gabe eta ez jakinak izan ziren beren ekintza militar guztietan". Halere, 1835ean O'Donnell hil zenean, erregimentu hura ezin hobeto hornituta eta diziplinatuta zegoen, eta erreginaren armadarik onena bezain ederki maniobratzeko gai zen.

"Guardia de Honor de Caballeria."(Zalditeriko Ohorezko Guardia) (Xehetasuna)Zalditeria karlistak ez zuen inoiz pisu handirik izan euskal lurraldeetako gerran. Ez geografiak ez tradizioak ez zuen horretara bultzatzen. Halere, zenbait eskoadroi eta erregimentu antolatu zituzten, nafar lantzariez gain. Arabarrek Arlabango husarrak sortu zituzten, eta gipuzkoar eskuadroi bat ere osatu zen. Gaztelan eskuadroi asko antolatu zituzten, espedizioen garaian bereziki, eta hauek nabarmendu ziren bereziki: Printzearena, Maroto jeneral burua zenean eskolta ematen ziotenak; Printzesarena, Kantabriar eskuadroia izandakoa; eta Ontoriako husarrenak, Balmasedak sortuak.

Dena den, zaldiak lortu ezina ere Armada karlistaren egoera larriaren adierazgarri bihurtzen da. Hala nola, zalditeriaren barruan "zaldirik gabeko" bi konpainia zeuden, kostazain lanez arduratuta.

"Cavalry of the province of Alava." (Arabako zaldun karlista) (Xehetasuna)Penintsulako espedizioen aldian izan zuen protagonismorik handiena zalditeria karlistak. Gorputz hori ezinbestekoa zen mesetako zabaldietan ondo maniobratzeko. 1837ko maiatzean, 1.200 zaldun inguru Erregearen Espedizioan abiatu ziren, erregegaiarekin batera. Saiakera hark porrot egin zuen, hondamen handirik jasan ez zuten arren, baina porrot haren ondorioz halako ekimenak bertan behera utzi zituzten, eta gorputz militar hark protagonismoa galdu zuen.

Logo de Creative Commons 2006 XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian. Zumalakarregi Museoa Museo Zumalakarregi Museoa
Logo de Gipuzkoa.net