XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian

Armada sailak

ARTILLERIA LIBERALA

Espartero Plentziako gotortzea zuzentzen (Xehetasuna)Artilleria izan zen gerra honetan eboluziorik handiena izan zuen arma. Gerra hastean ez zegoen mendiko artilleriarik Espainian, baina handik hamar hilabetera armada liberalak 16 pieza zeharo osatuak zituen. Zortziko kanoiak eta zazpiko obusak ziren pieza haiek, suntsitzeko indar handirik gabekoak guztiak ere.

Euskal frontea hornitzeko, arma lantegi bat eratu zen Burgosen, eta Gasteizen, Logroñon, Bilbon eta Donostian lantegi haren atal txikiagoak jarri zituzten.

Artilleria liberala (Xehetasuna)Artilleriako gorputzean izandako aldaketa handienak 1838an gertatu ziren, Alaix jeneralaren agintealdian. Hamabiko obusen erabilera ezarri zen, Frantziako Atzerritar Legioak erabiltzen zituenak bezalakoak.

Gerra amaitzear zegoenean, armada liberalak pieza arin ugari, bizkar gaineko artilleriako 104 pieza eta herrestan eramateko 64 pieza zituen.Gerra amaitzear zegoenean, armada liberalak pieza arin ugari, bizkar gaineko artilleriako 104 pieza eta herrestan eramateko 64 pieza zituen.

"Toma de Aliaga" (Aliaga hartzea)  (Xehetasuna)Pieza finko gehien gehienak liberalek zituzten, goarnizio militar nagusiak haien esku egon baitziren gerra osoan zehar.

Artilleria liberalaren nagusitasunak berebiziko garrantzia izan zuen Bilboko setioen porrotean eta gerraren garapen osoan ere, hiriaren babesleek setiatzaile karlistek beraiek baino artilleria hobea izan baitzuten beti.

Logo de Creative Commons 2006 XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian. Zumalakarregi Museoa Museo Zumalakarregi Museoa
Logo de Gipuzkoa.net