XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian

Batallak eta Ekintzak

ORMAIZTEGI. 1835-I-3

"Acción de Ormaiztegi". (Ormaiztegiko boroka). (Xehetasuna)Zumalakarregi 1835aren hasieran Nafarroatik Gipuzkoara pasa zen 2.000 bat gizonekin, Jauregi "Artzaiaren" Txapelgorri ekin borrokatzeko asmoz. Urretxura hurbildu zen bolondres liberalen bila, baina hauek Bergaran zeuden, Carratalá generalak agintzen zuen ejerzito gorputzaren babesean. 8.000 bat soldaduk osatzen zuten gudataldean beste generalen presentzia ere nabarmena zen: Espartero, Lorenzo, Iriarte eta Quintana. Guzti hauek, Zumalakarregi gertu zutela jakitean eta soldadu kopuruaren nagusitasunean oinarrituz, urtarrilaren 2.ean eman zuten erasoa Ormaiztegi inguruan.

"Batalla de Ormaiztegi". (Ormaiztegiko bataila)Karlistak Mutiloa eta Ormaiztegi arteko mendi gainean zain zeuden. Borrokak oso gogorrak izan ziren, liberalek behin eta berriz baionetaz oldartuz, baina karlistek posizioei eutsi egin zieten ilunabarrera arte. Gauez karlistak Seguran bildu ziren, liberalak, berriz, Ormaiztegin, guda zelaietan talde bakoitzeko 500 bat gorpu zetzaten bitartean. Biharamunean liberalek berriro ekin zioten erasoari, hala ere, bezperan baina arinago, eguerdirako etsiz. Jauregik Ordiziara jo zuen erretiradan, Carratalá eta besteak Bergararuntz zihoazen bitartean, karlistak gainean zeramazkitela.

Liberalak porrota estaltzen saiatu ziren. Donostian garaipena kanpaiak joz ospatu zuten. Egiaren berri ekarri zuen gizon bat gartzelaratzeraino iritsi ziren, azkenean emaitzaren baieztapena jaso zuten arte.

Logo de Creative Commons 2006 XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian. Zumalakarregi Museoa Museo Zumalakarregi Museoa
Logo de Gipuzkoa.net