XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian

Batallak eta Ekintzak

Nazar eta Asarta. 1833-XII-29

"La acción de Nazar y Asarta". (Nazar eta Asartako borroka). (Xehetasuna)Borroka hau Berrotza ibarrean, Lizarrako Merinaldean, eman zen 1833.go abenduak 29an. Karlistadaren estraineko borroka kontsidera daiteke, ordura arte karlistak ihesean ibili zirelako. Zumalakarregik agintaritza jaso berria zuen eta armada karlistaren antolakuntza lanetan zebilen. Arabako batailoiak Nafarroakoekin bildu ziren eta soldaduak trebatzeko garaia iritsia zela pentsatu zuen ormaiztegiarrak, nahiz eta munizioen eskasian ibili. Zumalakarregik 3.000 bat gizon zituen eta Berrotzako aran erdian kokatu zituen, Asarta herriaren inguruan.

"Rompe el fuego la artillería cristiana". (Kristinoen artilleria su egiten). (Xehetasuna)Liberalak beste hainbeste ziren, Lorenzo eta Oraa generalen agindupean  eraso egin zutenean. Karlistek sendo eutsi zioten erasoari baina laster geratu ziren muniziorik gabe. Oraak ezkerretik, Nazar herri aldera zuzendutako erasoa erabakigarria izan zen. Zumalakarregik erretirada agindu zuen, baina pozik agertu zen bere soldaduek erakutsitako portaeragatik. Gainera karlistek 50 bat baja izan zituzten, liberalek 300dik gora jasan zituzten bitartean.

"Parte de la acción de Nazar y Asarta". (Nazar eta Asartako borrokaren zatia). (Xehetasuna)Karlistek Kanpetzu aldera jo zuten erretiradan, Ameskoatan. babesa jaso aurretik. Liberalak, karlisten ihesaldia oztopatu ezinik, berriro Iruñan bildu ziren. Borroka honen garrantzia, karlistek liberalen erasoa aurrez aurre jasotzeko gauza zirela demostratzean datza. Hemendik aurrera general liberalen errespetua irabaziko dute karlistek, gerrila taktikaz gain beste borrokak mantentzeko gai zirela erakutsi ostean.

Logo de Creative Commons 2006 XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian. Zumalakarregi Museoa Museo Zumalakarregi Museoa
Logo de Gipuzkoa.net