Tras el fallecimiento de Zumalakarregiren eriotzaren eta Bilboko lehenengo setioaren ondoren, liberal eta karlistek Nafarroa izango dute berriro borroka gune. Buruzagi berriak zituzten. Gonzalez Moreno karlistek, Luis Fernandez de Córdoba liberalek. Aurrez aurre 24.000 karlista -ia Don Carlosen armada osoa- eta 36.000 liberal. Ez zen Karlistadan tamaina honetako beste borrokarik eman. Morenoren soldaduak Mendigorria inguruan kokatuak zeuden, Córdobarenak Larraga eta Artaxonako bideetatik eraso egin zutenean. 1836.go uztailak 16a zen.
El propio Don Carlos bera Mendigorrian zegoen eta larri ibili zen ihes egiterakoan, karlistek Arga ibaia bizkarrean baizuten eta erretiratzeko Larragako zubia besterik ez.
Liberalen erasoa ezkerretik hasi zen
Esparteroren agindupean. Erdian Fernandez de Córdoba berak zuzendu zuen. Karlisten defentsa oso gogorra izan zen, baina amore eman behar izan zuten, erretirada nahaiko nahasia izan zelarik.
Villarreal brigadier karlistaren arabarrek zubiaren defentsa itzela egin zuten, erregegaiaren ihesa eta karlisten gehiengoarena bermatuz. Guzti honen ondorioz, karlistek 1.500 bat gizon galdu zituzten, hildako, zauritu eta preso eroritakoen artean. Liberalek, berriz, 1.000 bat. Dena den, liberalek aukera galdutzat hartu zuten bataila honen emaitza. Armada karlista ia osorik txikitzeko eta Don Carlos bera atxilotzeko paradari ez baizioten probetxurik atera.