XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian

Batallak eta Ekintzak

IRUN. 1837-V-17

"Carlist fort el Parque with Fuenterabia and mouth of the Bidassoa". ( "El Parque"  karlisten gotorlekua, Hondarribia eta Bidasoaren ahoarekin ) (Xehetasuna)Armada karlistako soldadu gehienak Errege-Espedizioan joanak zirela aprobetxatuz, Donostiako goarnizio liberaleko tropek, Lacy Evans Britainiar Legio Laguntzaileko komandanteak gidatuta, erasoaldi bati ekin zioten 1837ko maiatzean, hiria eta Frantziako muga lotzen zituen korridorea mendean hartzeko asmoz. Portugaleten ontziratutako soldaduen laguntza iritsi berria zen, eta 20.000 gizon inguru abiatu ziren Donostiatik, hilaren 14an eta 15ean, Lezo, Errenteria, Astigarraga eta Hernani konkistatzeko.

Espartero Hernanin finkatu zen Evansen soldaduek Oiartzun eta Bidasoaren bokale aldera hasitako erasoaldia babesteko. Jauregi "Artzaia"-ren dibisioa gerturatzen ikusita, Oiartzundik alde egin zuten karlistek, baina Irunen aurre egitea erabaki zuten.

"Toma del pueblo y fuerte de Irun". (Irungo herria eta gotorlekuaren hartzea) (Xehetasuna)Goarnizio hark “Parke” gotorlekuan oinarrituta zuen bere defentsa, baita udaletxean bertan ere, gotortuta baitzeukaten propio. 500 bat soldadu eta boluntario karlista elkartu ziren Evansen 12.000 gizonen erasoaldiari aurre egiteko. Haien artean, egun batzuk lehenago Oriamendiko batailan lotsagarri gelditutako 5.000 britainiar zeuden. 16ko arratsaldean britainiar artilleroen bonbardaketa batekin hasi zen erasoa, baina harresiaz kanpoko etxeak baino ez zituzten konkistatu.

"Behobia gate of Irun, with the Royal Irish storning May 17th 1837". (Irungo Behobia atea, 1837ko maiatzak 17ko 17ko egunsentian berriro ekin zioten erasoari, eta egun osoan iraun zuen, karlisten defentsa amorratuaren eraginez. Liberalen kanoiek ez zuten indar handirik, eta horren ondorioz infanteriak etxez etxe eraso zuen herria, hildako ugari utziaz. Azkenean, udaletxean eta gotorlekuan zeudenek ilunabarrean eman zuten amore.
Herri hartzeko izandako nekeen eta jasandako hildako ugarien ondorioz liberalek -britainiarrek bereziki- herria arpilatu zuten. Biharamunean Hondarribia errenditu zen, erresistentziarik jarri gabe. Gipuzkoako muga liberalen esku gelditu zen orduan.

Logo de Creative Commons 2006 XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian. Zumalakarregi Museoa Museo Zumalakarregi Museoa
Logo de Gipuzkoa.net